26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

214

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

3.4.1.1.1. Estimuluen arteko konparaketa

Behin langabezia orokorraren, maskulinoaren eta femeninoaren item

karakteristikoak eta ez karakteristikoak aztertuta, itemen arteko banaketa metatuen

distantziaren konparaketa (Kolmogorov-Smirnov testa) burutu da.

Langabezia orokorraren eta maskulinoaren artean bi itemetan aurkitu dira

desberdintasun esanguratsuak, “Lagunak galdu” (K-S = 0.17; p < .01) eta “Norbere

burua zalantzan jarri” itemetan (K-S = 0.13; p < .05). Langabezia orokorraren kasuan

“Lagunak galdu” langabezia maskulinoaren kasuan baino ez karakteristikoagotzat

hartzen da. “Norbere burua zalantzan jarri” itemari dagokionez, langabezia

maskulinoan, langabezia orokorrean baino karakteristikoagotzat jotzen da. Hala ere,

zehaztu beharra dago langabezia maskulinoan item honetan ikasleen arteko

banaketa agertzen dela. Hau da, “Norbere burua zalantzan jarri” itema ikasleen %

41,2ak karakteristikotzat duen bitartean, ikasleen % 30,4ak ez karakteristikotzat du.

Langabezia orokorraren eta femeninoaren arteko konparaketan hiru itemetan

azaltzen dira desberdintasun esanguratsuak, “Norbere burua zalantzan jarri” (K-S =

0.18; p < .05), “Arazo ekonomikoak” (K-S = 0.14; p < .01) eta “Edozein lan onartu (K-S

= 0.12; p < .05) itemetan. “Norbere burua zalantzan jarri” itema langabezia

femeninoan ezaugarriagotzat jotzen da eta “Arazo ekonomikoak” eta “Edozein lan

onartu” itemak langabezia orokorraren kasuan karakteristikoagotzat jotzen dira.

Langabezia maskulinoaren eta femeninoaren arteko konparaketan lau itemek

aurkezten dute desberdintasun esanguratsua, “Bazterketa soziala” (K-S = 0.14; p <

.05), “Lagunak galdu” (K-S = 0.14; p < .05), “Seme-alabak perturba ditzake” (K-S =

0.14; p < .05) eta “Arazo ekonomikoak” (K-S = 0.17; p < .01) itemak. Hala ere, esan

beharra dago “Bazterketa soziala” eta “Seme-alabak perturba ditzake” itemak ez

direla karakteristikotzat jo (ez eta ez karakteristikotzat), ez langabezia maskulinoan

ez eta langabezia femeninoan ere. “Lagunak galdu” itemari dagokionez, langabezia

femeninoan langabezia maskulinoan baino ez karakteristikoagotzat jotzen da.

“Arazo ekonomikoak” itema bestalde, langabezia maskulinoaren kasuan item

karakteristikoagotzat jotzen da, ikasleen % 81,4ak karakteristikotzat aukeratzen du,

langabezia femeninoaren kasuan ikasleen % 64,5ak karakteristikotzat aukeratzen

duen bitartean.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!