26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

90

LANGABEZIA FEMENINOA ETA MASKULINOA: GENERO-ASIMETRIA …

erabilitako erreferentziazko taldeak hauek izan dira: “irakasleak”, “40-50 urteko

jendea” eta “beste ikasleak”. Lortutako emaitzen arabera, erabilitako hiru

erreferentziazko taldeek erantzun estandarren % 70a azaltzen dute. Hau da, ikasleek

ikasketen inguruan emandako erantzun estandarrak, hein handi batean, eredu

normatiboen isla dira. Bestalde, Guimeli eta Deschamps-ek (2000), hitzezko asoziazio

teknikan, testuinguru psikosozialaren eragina aintzat hartu dute, sistema

arauemaileen eta estereotipia prozesuen arteko harremana aztertzeko ordezkapen

teknika erabiliaz. Hau da, partehartzaileei “ijito” termino induktorearen aurrean 5

hitz edota esaldi ematea eskatzen diete, bi testuinguru ezberdinen aurrean:

testuinguru “normala”, partehartzaileei beraien erantzun propioak ematea eskatzen

zaie eta “ordezkapen testuingurua”, partehartzaileei “frantsesek orokorrean”

emango lituzketen erantzunak ematea eskatzen zaie. Testuinguru bakoitzean

eskatutako 5 erantzunak eman ondoren, erantzun bakoitza ebaluatu behar dute,

ijitoekiko zein neurritan den positiboa edo eta negatiboa adieraziaz. Lortutako

emaitzen arabera, partehartzaileek testuinguru normalean emandako erantzunak

positiboki edo eta neutroki baloratuak diren bitartean, ordezkapen testuinguruan

emandako erantzunak negatiboki ebaluatuak dira. Guimelli eta Deschamps-en

hipotesiaren arabera, irudikapen sozialaren zenbait alderdi mutu bihurtzen dira,

taldean agerikoak diren arauen araberako presio sozialak direla medio. Sozialki

desiragarriak ez diren ideiak errazago azalduko dira partehartzaileen inplikazioa

objektuarekiko jaisten denean, “frantses orokorren” lekuan jarrita adibidez.

Guri dagokigunez, ikerketa objektuaren baitan (langabezian) eman daitekeen

lanaren banaketa sexuala aintzat hartuaz, langabezia maskulinoaren eta langabezia

femeninoaren sistema arauemailea aztertu nahi izan da bi testuinguru normatibo

ezberdin aintzat hartuaz: berdintasunezkoa eta kontserbatzailea (Patrick eta Heaven,

1990). Ikerketan parte hartu duten gazteek ez dute langabeziarekiko praktika

zuzenik izan, eta beraz, erreferentziazko taldeek funtsezko papera beteko dute

langabeziaren irudikapenean (Milland, 2002). Arrazarekiko posizionamenduan,

ikerketa ezberdinek bi printzipio normatibo erregulatzaileen existentzia aipatzen

dute, batetik justizia soziala eta berdintasun balioak eta bestetik, etika protestantea,

meritokrazian eta diziplinan oinarritua (Kinder eta Sears 1981; Katz eta Hass, 1988).

Langabeziak lanarekiko duen harreman estua dela eta langabezia maskulinoaren

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!