26.08.2013 Views

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

genero- asimetria langabeziaren irudikapen sozialean - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

IKERKETAREN EMAITZAK

ekonomikoak” itema, era berean, bi taldeetan item karakteristikotzat hartzen bada

ere, Baiona-Bidarteko ikasleen kasuan, item karakteristikoagotzat jotzen da (K-S =

0.14; p < .05), ikasleen % 70,2ak karakteristikotzat hautatzen du eta Aix-en-provence-

ko ikasleen % 56,1ak karakteristikotzat hautatzen du. Azkenik, Aix-en-Provence-ko

ikasleek “Babes sozialaren menpekoa” itema ez karakteristikotzat daukate eta

Baiona-Bidartekoek ordea, ez (K-S = 0.18; p < .01).

Aix-en-Provence-ko eta Irungo ikasleen artean, 5 itemetan aurkitu dira

desberdintasun esanguratsuak. “Diploma gabezia” itema, Aix-en-Provence-ko

ikasleek karakteristikoagotzat dutela esan daiteke (K-S = 0.30; p < .01), ikasleen %

49ak item karakteristikotzat aukeratzen du eta Irungo ikasleen kasuan ordea,

ikasleen % 47,7ak ez karakteristikotzat aukeratzen du eta soilik % 18,7ak

karakteristikotzat. “Bikotean tentsioak sor daitezke” itema, Irungo ikasleek

karakteristikoagotzat dutela esan daiteke (K-S = 0.16; p < .01), ikasleen % 44,9ak

karakteristikotzat aukeratzen du eta Aix-en-Provence-ko ikasleen kasuan ordea,

ikasleen % 28,6ak soilik karakteristikotzat aukeratzen du. Item ez karakteristikoei

dagokionez, “Ezkutuko lana” itema, Aix-en-Provence-ko ikasleek ez

karakteristikoagotzat daukate (K-S = 0.32; p < .01). Azkenik, “Babes sozialaren

menpekoa” itema, Aix-en-Provence-ko ikasleek ez karakteristikoagotzat duten

bitartean (K-S = 0.27; p < .01), Irungo ikasleek, “Lanbide berrietara egokitzeko

zailtasunak” ez karakteristikoagotzat dute (K-S = 0.18; p < .01).

Baiona-Bidarteko eta Irungo ikasleen artean 6 itemetan aurkitu dira

desberdintasun esanguratsuak. Item karakteristikoei dagokienez, “Bazterketa

soziala” itema, Baiona-Bidarteko ikasleek soilik aukeratzen dute item

karakteristikotzat (K-S = 0.21; p < .01). Item ez karakteristikoei dagokienez, “Diploma

gabezia” itema, Irungo ikasleek ez karakteristikoagotzat dutela esan daiteke (K-S =

0.16; p < .01). Bestalde, Irungo ikasleek “Lagunak galdu” (K-S = 0.14; p < .05) eta

“Lan berrietara egokitzeko zailtasunak” (K-S = 0.15; p < .05) ez karakteristikoagotzat

dauzkate eta Baiona-Bidarteko ikasleek berriz, “Ezkutuko lana” (K-S = 0.28; p < .01)

eta “Lan bilakuntzarako motibazio eskasa” (K-S = 0.13; p < .05) ez

karakteristikoagotzat dauzkate.

227

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!