19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

102 Patxi Salaberri Zaratiegi

na, bere izenez Arnaud zena; Lhandek (1926: 37) Allande, Ellande formak

Arnauld-en euskarazko kidetako ematen ditu, eta Txomin Peillenek Allande Zuberoan

Arnaud dela diost. Allande, Ellande eta Allandu izen usaiakoak dira egun:

Allánde (Zub.), Ellánde (Amü.), Allándu (E txahun Irurikoaren semea, Zub. Cf.,

bukaeraz kestione, Battíttu), Ellande E txarren (Uharte Garazi), Ellande Alfaro

(He., 2004-II-25, 7); literaturan ere ager tzen da, espero izatekoa zenez (Ellande,

Barbier, 1987: 119). Lehenbiziko Ellande Donibane Garazin aurkitu dut, 1412-

13. urtean: «[…] onz demore Eyllande, lo bureler» (CPBN, 105. or.).

Honelakoetan despalatalizazioak, menturaz, kontrako ñabardura

i tsasten dioke izenari: Pele (Ip., Lhande, 1926: 854), Juan Pelo (Luz., Sat., 1969b:

73), Pélo (Luz.). Péjo ohikoa da Iparraldean (Lhande, 1926: 853); Luzaiden Péjo

(eta Juan Peio, Peio Juan, Sat., 1969b: 73) aldaera ere usaiakoa da eta Péllo, berriz,

bakana. Peio, dokumentazioan, lehenengoz 1381ean ageri da, nik dakidala:

Peio Miguel (Zabal tza, NB, Goih., 1966: 129). Duhauk Senpereko Peio Chipi

izan zuen lagun tzaile edo sustenga tzaile (2003: 407).

7.1.6. Hor tz hobietako albokoaren palatalizazioa

Hipokoristikoak erdiesteko beste bide bat hor tz hobietako albokoaren

palataliza tzea izan da ([l] > [λ]), baina ditudan lekukoak ez dira ani tz. Badaiteke

dokumentazioko franko kasutan irudikeria hu tsa izatea, ho ts, arazo grafiko

hu tsaren ai tzinean egotea, baina albokoaren busti tzea oikonimoetan ere

gerta tzen da, eta oikonimiatik kanpo ere ezaguna da, zenbait hizkeratan.

Inoiz, oraingo datuetan, palatalizazioa automatikoki burutu dela irudi du,

ho ts, ez duela balio adierazkorrik: Teopillo (Teofilo) (Azpiroz, 1997: 23); antzeko

zerbait agi tzen da Benasquen, i txura duenez (Saura, 1999-2000: 172).

Ki txuak eragindako Peruko alderdi bateko gaztelanian (E. Tovar, 1942) arrunta

da zenbait kon tsonante busti tzea, [l] > [λ] erraterako: Aurelio → Aulli, Laurencio,

Laurentino → Llauri.

Datu gu txi hauek bildu ditut:

– Apolonia, Polonia → Polloni: Pollóni (Am., Ig.).

– Dolores → Dollores: Dóllorès, Llóllò (Lei.), Llóllo (Les.).

– Felipa, Felipe, Pedro Felipe → Fillipa, Pellipe, Pillipe: Fellípe

(Ea.), Fillípa (Ig.), Píllipè (Lei.), Pellipe, Anttonio Pillipena (Lei., Peru., 1996:

61, 206).

– Karlin (Karlos) → Kallin: Kallín (Lei.).

– Maloles (María Dolores) → Mallo: Mállò (Lei.).

– Pedro Felipe → Pellopillipe: Péllopìllipè (Lei.).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!