19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

184 Patxi Salaberri Zaratiegi

Grosclaudek (1992: 60) Biarnoko Blasco «iberiar jatorrikoa» eta franko

berria dela dio. Etorkia, autore honen ustean, euskarazko b e l t z izenondoan bilatu

beharra da «batere dudarik gabe»; Pirinioez iparraldean erabili den aldaera

Brasquet dela gehi tzen du.

Orpustanek (2000: 203) Blasco-rendako proposa tzen duen jatorria ez

da onestekoa nire ustean. Iker tzaile honek dioenez, Blasco Blas-en «forme à diminutif

basque» da, ho ts, Blas + -ko; honen arabera lehena latineko Blasius-etik

atera da eta bigarrena –ko a tzizki hipokoristikoa da. Iglesiasek (2000: 243) dioena

ere («Velasco peut-être du basque belasko, ‘petit corbeau») ezin da on tzat

hartu, ikusi bezala Velasco-ren euskarazko bete-beteko aldaera Berasko delako.

Mi txelenak bil tzen duen aipuan ikusten den moduan (1984: 22), Belasko

erdarazko Belaco-ren euskarazko baliokidea zen:

«E los que vinieron a poblar la tierra de Ayala, dellos eran vascongados

e dellos latinados. E los vascongados llamaban a este don Vela, Jaun Velasco; e

los latinados, don Belaco».

Honek, nolanahi ere, Belasko, euskaraz, hizkun tzaren arau fonologikoekin

akortago den Berasko-en aldamenean bizi zela erran nahi du. Gorrotxategik

(1984: 159-160) azal tzen du Berasco, Berascoi tz izanik arrazoizkoa dela

bele, bela, b e l a t z -endako *L gogorra zukeen etimoa proposa tzea. Zernahi gisaz,

ez du bazter tzen Velasco, Belasco eta euskarazko Berasco zuzen-zuzena akitanierako

Belexco-tik atera zelako ustekaria. Nire iri tzian, berriz, Belasko ongi dokumentaturik

dagoen Vela-tik atera da, eta hau Veila, Vigila bisigodotik (ikus Salaberri,

2003: 158-159). Euskarazko Berasko, bestalde, aipatutako Belasko-tik

atera zatekeen, bokal arteko albokoaren dardarkari tze ezagunaren ondorioz.

– Bernardeska (Bernard(a)): Bernardesca (1347, Orp., 1999: 133).

– Erlandexka (Erlande): Errlandeyxca (Baigorri, 1347, Orp., 1999:

133). Iker tzaile berak, Orpustanek, beste lan batean (2000: 207) Rolandine

i tzul tzen du. Goihene txek, berriz, Erlande edo Errande Arnaldus-etik erator tzen

du. Ikus Berradeko, Errandeko-z min tza tzean erran dudana.

– Enesko: Peru Pastor Enesquo (Artaxoa, 1366, LPN, 438). Irigoienek

(1983: 23) Enesquo-n –sko a tzizkia dagoela dio (oinarria ene dateke, Eneko-n

bezala).

– Fortanesko (Fortaner): Fortanesco («Bielenabe», Atharra tze ustez,

1377, Zier., 1994: 210).

– Gillemeska, Gilemeska (Gillema): Guillemesca Sant Johan (Dg.,

1350, Goih., 1966: 336), Guilemesca de Sant Johan (ibid.).

– Marijoanexko, Marixoanexko (Mari + Joane, Mari + Xoane): Mary

Xoanexco (Bilbo, 1464, Enríquez et al., 1996b, 29. or.), «Mari Joanexco, texedora»

(1470, ibid., 130. or.).

– Marixko, Marisko (Mari): Marixco de aldeco (Ziga, 1539, Eo.p., 1,

89-2). Erra tzun Mariscorena e txea azal tzen da 1726an eta Iruritan hurrengo urtean;

Marisco deitura da Iparraldean: «Aña eta Graxi Marisco» (Bi., He., 2004-

XI-25, 5).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!