19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

272 Patxi Salaberri Zaratiegi

Bakarne → *Bakar → Bakar txo, Estibali(t)z → Esti → E st i t x u . Gainera, gaztelaniaz

bezala, forma palatalizatuei a tzizki txikigarria a txiki dakieke: Rosario →

Txaro → Txarito (egun), eta irudi du an tzina ere hola zela: Garzeo, Garzo →

Gar txo → Gar txiko, Lope → Txope → Txopillo, baina honelakoetan bilakaera

Rosarito → Txarito eta Lopiko, Lopillo → Txopiko, Txopillo izan dela ere kontu

egin daiteke. Arazoa da Gar txiko-ren kasuan *Garziko ez dudala opatu, eta Txopiko,

Txopillo-rekin batean Txopin, Txopino ere ageri direla, baina ez *Lopin,

*Lopino, dakidanez, eta, beraz, bi kasu hauetan segurik errazena bilakaera Gartxo

→ Gar txiko eta Txope → Txopiko, Txopillo, Txopino izan dela pen tsa tzea da.

Bestalde, a tzizkidun aldaerak aferesiz labur tzea ezaguna da orain: Anjeliko

→ Iko, Ildefon txito → A t x it o, Juangoxito → Xito…, Inaxio edo Iñaxio →

Axio egiten den era berean. Ez dirudi jokamolde hau denboran egun bezain

arrunta zela.

8.11. Hipokoristiko berrekailuak ugariagoak izan dira txikigarri

berrekailuak baino

Puntu honetan nabarmendu nahi dut beste hizkun tza ba tzuetan agitzen

den bezala (errusierarako ikus Stankiewicz, 1957: 207), gurean ere aise

ugariagoak izan direla a tzizki hipokoristikoak txikigarriak baino. Gaur egun,

ordea, franko urritu da izen ttipiak egiteko erabil tzen den berrekailu kopurua,

eta ez dirudi holako alde handirik dagoenik batetik bestera. Bi sailen arteko

harremanak uki tzen saiatu naiz, baina, nolanahi ere, bada oraino arlo honetan

zer aztertu eta non sakondu.

8.12. Izen ttipiak ez dira, dakidala, gai tzesgarriak izan euskaraz

Irudi du gure hizkun tzan ez dela eta ez dela izan, errusieraz agi tzen

denaz bestera (ikus Stankiewicz 1957: 207), balio gai tzesgarririk duen edo zuen

a tzizki hipokoristikorik, ez eta ere ho ts sinbolismoko bestelako baliabiderik.

Txarrespenetik hurranenik den prozedura, menturaz, bizkarkari afrikatu nahiz

igurzkariaren bitartez adierazten dena dateke (Feliz, Jabier tzo, Jezuz edo K e t z u),

baina honetan ere, eskuarki, ez da gu txiespenik bidera tzen, kasu zenbaitetan

(Zaton) duda egin badaiteke ere.

8.13. Euskararen hipokoristiko sistema ez da bi txia munduan

«Munduan» erratea ani tz erratea da, hizkun tzak ugariak direlako eta

nire ezagu tza biziro murri tza, baina orain arte ikusi dugun moduan, izen ttipiak

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!