19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

264 Patxi Salaberri Zaratiegi

Lei tzako Jose Fermin > Joxepillin bilakaeran kontuan izan behar da

abiapuntua rm mul tzo heterosilabikoa dela, ez bakarrik dardarkari bakuna. Nolanahi

ere, ez dirudi bilakabide hau hagi tz emankorra izan denik.

Albokoaren palataliza tzeaz den bezainbatez, badira dokumentazioko

ba tzuk irudika tze grafiko hu tsak zirela, ez fonologikoak, pen tsa tzeko arrazoiak

(cf. Done Bikendi Haranako 1308ko Migell eta herri honetako eta Kontrastako

1332ko Llope). Egia da, hala ere, egun Dollores, Polloni -ren moduko

izen ttipiak ohikoak direla, eta ez dagoela zalan tzarik baliabide hau egun erabiltzen

dela eta orain baino lehen ere erabili izan dela. Busti tze honek duen

emankortasuna zenbaterainokoa den ezin dut xuxen erran, baina gazteen eta ez

hain gazteen solasean gero eta usuagoa den yeismoa-k pen tsarazten dit albokoaren

busti tzeak etorkizun bel tza duela, gu txienez [λ] moduan emateak.

Buka tzeko, garbi u tzi nahi dut gertakarion erabileran izan daitekeen

aldea ez dela Iparralde / Hegoalde mugaren arabera finka tzen, izan ere Nafarroa

(edo Nafarroako eremu zabal bat) neurri handi batean mugaz haraindiko hizkerekin

doala irudi baitu, alegia, bereizketa, hein batean segurik, Mendebalde /

Ekialde koordenaden arabera egin beharko dela.

8.6.2. Erabide morfologikoa: a tzizkiak

Lan honetan ikusi dugun bezala, euskaraz hamaika a tzizki izan dira

historian zehar hipokoristikoak egiteko, a tzizki horiek guztiak leku eta hizkera

guztietan bizirik egon ez badira ere. Erran nahi dut ba tzuek hedadura geografiko

eta kronologiko bat izan dutela eta besteek beste bat, baina nolanahi ere,

aberastasun handia egon da, ororen buruan japoniera bezalako hizkun tza batekin

erka tzen badugu, adibidez. Honetan hipokoristikoak egiteko aukerak ugariak

dira, baina beti maitasunezko aldaeraren oinarri tzat har tzen den erroaren

mora kopuruarekin jokatu behar da, a tzizkia bakarra edo ia bakarra (ikus gorago)

baita, [- txan] ebaki tzen dena hain justu ere (ikus Poser, 1984, Milam,

2006)(7). Dena dela, aitortu beharra dago gurean ere urri tze, eskaste bilakaera

bat izan dela, eta egun emankorrak diren berrekailuak gu txi direla.

8.6.2.1. A tzizkien eremu banaketa

Hipokoristikoak egiteko historian zehar aurkitu ditudan a tzizkiak

orokorrak izan daitezke, ia orokorrak, aski hedatuak, mendebaldekoak, ekialde-

(7) Hau ez da guztiz egia; -san eta –sama ere badaude, gu txieneko kontuan, baina ez dakit

a tzizki beraren aldaerak diren edo hiru a tzizki desberdin. Kozasak (2000: 2) desberdin tzat har tzen

ditu eta dio informalena –chan dela, orokorrena -san eta gizalegezkoena («the most polite») –sama.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!