19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Izen ttipiak euskaraz 123

González Ollek (1962: 322 eta hurr.) a tzizkiaz jaulki direnak aipatu

eta ondoan erraten du bere ustez egian tzik handiena duen ustekaria jatorri zelta

aldezten duena dela. Zernahi gisaz, Berceoren zatico aipa tzen du eta gainera tzen

euskarazko etorkia ezin dela erabat baztertu, batez ere zat-ico ulertu zela on tzat

har tzen bada (zatillo aldaera ere bazen). Evansen arabera (1967: 330), per tsona

izen eratorrietan «zabalkiro» ibili den indoeuropar a tzizkia da. Kurylowiczen

(1967) iri tziaren berri izateko ikus –et, –ete, -eta a tzizkiari eskainitako atalttoan

diodana.

Rohlfsek dio (1951: 505) Espainian eta Akitanian baizik ez dela ibiltzen,

eta honek a tzizkiaren iberiar jatorriaren alde hi tz egiten duela, etorki zehatza

zein den oraino ikusteko badago ere. Iker tzaile honek berak, beste lan batean

(1977: 228), gaskoieraren –ic espainoleko (Aragoi eta Nafarroako) –ico-ri dagokiola

erraten du, eta erromatarren aurrekoa dela. Tovar-ek (1985: 461-462) galizieran

eta portugaleran ere azal tzen dela gehi tzen du; Grosclaudek (1992: 57)

Bernardicou – Bernadicon dakar, baina erraten du a tzizkia –ivus dela; hemen,

segur aski, oker daktilografikoa dagoke tartean. Saurak (1999-2000: 178) Benasquen

–ico, -ica badela azal tzen du (Anica, Bernadico, Chuanico, Perico, Ramonic…),

baina ez duela maiztasun handirik, Aragoiko eta Penin tsulako beste alderdi

ba tzuetan agi tzen denaz bestera; ai tzineko beste autore ba tzuei jarraikiz

zeltolatino tzat ematen du (1996-97: 154). Hungarieran ere bada –ika / -ike

a tzizkia, izen arruntetan eta berezietan: ládika ‘little box’, Katika < Katalin,

Petike < Péter (Posgay, 2002: 1030).

Gorro txategi (1984: 171) honela min tzo da gai honetaz:

«El sufijo –ko-, y especialmente –iko-, es muy frecuente en la formación de

onomástica en todo el Occidente Europeo. Limitándonos a ámbitos cercanos

al nuestro, se usa en la formación de nombres galos: Boudicca, cf. Bouda,

Boudus, Bodo-rigi, dat.; Lanicus, cf. Lano- ‘plenus’ en Lanus, Lana, top. Mediolanum;

Talicius, cf. Talo- en Dubnotalus, Tatalus, Talanus, etc. Cf. Dottin,

108-9. También es frecuente en Hispania en la creación de étnicos: areicoraticoś,

cf. arecorata, y sobre todo en los nombres de gentilidades que aparecen en gen.

pl. en las inscr. Latinas: Ambatiq. de Ambatus, Elanicum de Elanus, etc».

Kausitu ditudan –iko-dun izen ttipiak hauek dira:

– Anjeliko, Anjelika (Anjel, Anjela): An[x]elíko, An[x]elíka (Eu.).

– Antoniko, Anttoniko (Antonio, Anttonio): Anthonjco de Huart (Iruñea-Uharte,

1514, Zier. & Ram., 1997: 28), Anttónikò (Goi.), Antoniko (Arano,

Zubi. & Peru., 1998: 256).

– Baxiliko (Basilio, Baxilio): Baxílikò (Lab.).

– Beñatiko (Beñat): Beñatíko (Eu.).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!