19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

256 Patxi Salaberri Zaratiegi

txo edo An t x o -tik, baina beharbada Joa n t x o -tik ere bai. Salbuespenik nabarmenena,

apika, lan honen hastapenean aipatu dudan Fin a t x o da, zein, erran bezala,

-ina bukaera zuten hainbat izenen hipokristikoa izan bai tzitekeen, orain urte

ba tzuk. Anizko Mamai eta Igan tziko Mamari fonikoki gertu daude eta oinarriko

izen banari dagozkio: Baztangoa Juana Mari da eta Bor tzerrietakoa Migel

Mari. Gainera, sexua zenbait aldiz ez da ongi bereizten (cf. Saturnino, Saturnina

→ Xatur), eta hipokoristikoetarik beretarik sortutako «bir-hipokoristikoetan»

disemia bat gu txienez aurkitu dut: Il d e fon t x it o, Pa txito → A txito, baldin oinarriko

izenak eman dizkidaten bi horiek badira, alegia, jasotako informazioan

hu tsik ez badago.

8.2. Euskal hipokoristikoak ezin dira eremu dialektal bakarrera mugatu,

orokorrak dira

Lan honetako datu ugariak ikusita garbi dago bustidura –eta a tzizkien

erabilera– ezin dela mugatu, Orpustanek (1999: 135) egiten duen bezala, eremu

dialektal bakarrera, Arabara zehazkiago erran:

«La palatalisation expressive apparaît ainsi nettement, vu le contexte, comme

un trait du langage familier et familial, ce qu’elle est restée dans l’usage

jusqu’à l’époque contemporaine. Mais aucun autre document des autres secteurs

dialectaux n’en donne, pour l’époque médiévale, une extension comparable

à ce texte alavais».

Ezin da erran beste eremu dialektaletan ez dela horrelakorik ager tzen,

lan honetan ikus daitekeen gisan Nafarroa, Gipuzkoa eta Bizkaiko datuak ugariak

direlako. Iparraldean ere hipokoristikoak ardurakoak izan dira eta oraino

hala dira, Goihene txeren ikerketetan, oraingo literatura lanetan eta agerkarietan

ikus daitekeen moduan.

Bestalde, irudi luke orain gauzak alda tzen ari direla, berrekailuren baten

kasuan: datu historikoetan - t x u a tzizkia mendebalde-erdialdean kausi tzen

dugu, gu txitan hala ere (Ju a n t x u Arrasaten, Joa n t x u Tolosan, Ma r i t x u Durangon,

Pe r u t x u Urduñan), baina egungo egunean E st i t x u , Jon t x u , Ma it e t x u , Mirentxu…

daude Goizueta, Labaien, Lei tza eta Zugarramurdi nafar herrietan, eta,

beraz, pen tsatu beharko dugu Ekialdeko dokumentazioan - t x u ez aurki tzea halabeharrez

gertatu dela edo, beste gisan, aldakun tza burutu dela, ho ts, historian

zehar – t x o zena orain – txu izan daitekeela, onomastikan ere erdialderanzko

joera nagusi tzen ari dela(5). Bestalde, -ño a tzizkia mugaz haraindian ibil tzen da

(5) «Ere» diot dialektologian, Zuazok garbi eraku tsi duen bezala (2003: 107, 128, 131-132,

134, 176), erdialderanzko joera dagoelako, Baztanen hein batean, baina batez ere Gipuzkoan

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!