19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

104 Patxi Salaberri Zaratiegi

danarekin, lan honetan ager tzen diren a tzizki ugariek argi adierazten baitute, pertsona

izenen arloan behinik behin, guztiz arruntak zirela, txitean-pitean erabil tzen

zirela. Nafarroako egungo euskaran ere ani tz dira birao eta irain tzeko hi tzetan

azal tzen zaizkigun berrekailu eta berrekailuaireak (Salaberri & Zubiri, 2007).

A tzizkien erabilera edo amplification delakoa beste hizkun tza ba tzuetan

ere ezaguna da, laugarren atalean ikusi dugun moduan; mazedonieran, erraterako,

-a, -e, -o, -ka, -ke, -ko eta beste ibil tzen dira (Gulevska, 2002). Gai honetaz

min tzo delarik honela dio Seemanek (1983: 241):

«Amplification is accomplished by suffixes, plentiful and varied in most languages.

Suffixes are a form of endearment used in “lall” names and “pet”

names. While lengthening the word, they connote diminutiveness, analogous

to what psychiatris ts call “reaction formation”, the representation of

something by i ts opposite».

Hurrengo datuetan ikus daitekeen bezala, historian zehar erabili diren

a tzizkiak gaur egun erabil tzen direnak baino ani tzez gehiago dira, hemen ematen

diren guztiak, denak batean, inongo hizkeratan egon ez badira ere indarrean.

Erran daitekeela uste dut garai bateko euskaran egun baino aise berrekailu gehiago

zirela, eta beraz, aieka honetatik, pobre tzea gertatu dela. Nolanahiko gisan,

egungo erabilera dela eta, harrigarriro, Hasselrot (1957: 18) kexu ageri da, a tzizki

ugaritasuna ikusirik, an tza («il y a tant de suffixes diminutifs en basque!»).

Dokumentazioko a tzizkietako ba tzuk bakunak dira, baina beste batzuk,

ani tz egia erran, bikunak edo hirukunak ditugu, ho ts, beren baitan berrekailu

bakun bat baino gehiago dituzte. Honelakoetan, maiz, zaila da osagaiak

zein diren zehaztea, usu aukera bat baino gehiago daudelako gauzak azal tzeko.

A tzizki ba tzea ohikoa da gaztelanian (cf. chiquitico; ikus Zamora, 1945: 544-

555, González Ollé, 1962: 205-207), Valen tzia aldean (Sopeña, 1990: 454), Gaskuñako

hizkeretan (Rohlfs, 1951: 471) eta hala zen fran tsesean ere, beste orduz:

Michaelssonek (1939: 113-114) Pierre-tik eratorritako Pierrotin (cf. Pierrot eta

Perrin) «diminutif réitéré» delakoa aipa tzen du Erdi Aroko Parisen; horretaz

gainera Garnotin, Guillotin, Margotin, Perrinet eta Robinet ere ematen ditu. Beste

hizkun tza ba tzuetan ere ohikoa da a tzizkiak errepika tzea: Παιδí−σ−κος ’mutikoñoa’

grekoz, drzewe-s-ko ‘zuhaixka’ polonieraz (Tovar, 1985: 460).

Berrekailu ba tzuen etorkia ezin da euskaran berean bilatu, dudarik gabe

inguruko latin hizkun tzetatik hartu bai tzituen gureak (-eta, -iko, -in, -on, ot(e,

a)…), baina, zernahi gisaz, garbi dago mailegatuak izanagatik ere euskarak beretuak

zituela, maiztasuna handia zutelako lehenik, «jatorrago tzat» har daitezkeen

beste ba tzuekin elkar tzen zirelako edo aldameneko min tzairetan ageri ez diren

elkarretara tzeak kausi tzen ditugulako gero (Joanetako, Joanikote, Joaniko txea, Maritonko...),

euskal izen tzat har daitezkeen oinarriekin azal tzen direlako hirugarre-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!