19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

50 Patxi Salaberri Zaratiegi

Nica eta Ñica, René → Ñeco, Rogelio → Geyo, Teodora → Doya; Virginio →

Quiño… (Lenz, 1935: 222, Boyd-Bowman, 1955: 338 eta hurr., 1960: 74-77,

138-139, Van Wijk, 1964: 303 eta hurr., Náñez, 1973: 107, Armas, 1974: 198).

Zernahi dela, badira aldeak eta desberdintasunak herrialde batetik

bestera; argibidez, azken iker tzaileak (ibid., 195) dio Jesús izena Guatemalan

Chus dela baina Mexikon Chucho erraten dela, eta orobat Antonio, zein Tono

baita aurreneko herrialdean eta Toño bigarrenean. Autore honek berak (ibid.,

198) Guatemalan gerta tzen den –r > -x gertakariaren berri ematen digu, aski

berezia dela ohartu gabe, edo ohartarazi gabe behinik behin: Esther → Tex,

Leonor → Nox.

Ikus daitekeen moduan, aipatutako hipokoristikoetan busti tzearekin

batera soinu gal tze eta hi tz sinple tzeak gerta tzen dira, Stratmannek dioenez

(1935: 31-32) haur hizkeraren ondorioz. Boyd-Bowmanen arabera (1955: 345.

eta hurr., 1960: 144-145) aldaera hipokoristikoek ia beti bi silaba dituzte eta

azentua tze paroxitonoa. Errusieraz ere izen laburtuek bi silaba izaten dituzte eta

paroxitonoak dira, Fokkerren arabera (1960: 270), eta maiz hola izaten da (Aleftina

→ Alya, Alexander, Alexandra → Sasha, Alina → Alya, David → Denya,

Dinya, Elena → Lena, Lyalya, Fyodor → Faya, Fedya, Irina → Ira, Iren…),

a tzizkien erabilera ain tzat har tzen ez badugu behinik behin (Abram, Avram →

Abrasha, Daniil → Danyasha, Dunyasha… Ikus Lawson eta Nevo, 2005).

Boyd-Bowmanek azal tzen du (1955: 356) gaztelaniaz sudurkari ondoan

usu ch afrikaria ager tzen dela: Alfonso → Poncho, Clemencia → Mencha, Concepción

→ Concha, Constancia, Constanza → Tancha, Crescencio, Crescencia → Chencho,

Chencha… Euskaraz horrelakoetan hor tz hobietako bizkarkari afrikaria izaten

da oinarriko izenean ([c], < tz> alegia); honen aldaera maitasunezkoa sabaiko

afrikaria ([č] edo [t∫], < tx>) denez gero, normala da soinu hau aurki tzea. Gure

hizkun tzan erran dezakegu soinu gal tze eta hi tz bakun tzeak historian zehar ardurakoak

ez direla izan, edo gu txienez agiri ofizialetan ez direla azal tzen, baina gaur

egun usaiakoak direla, datuetan ikusten den gisan (cf. beherago).

Euskaraz t x - protetikoa duten izenak hauek dira: Txalbi, Txana, Txandres,

Txanton, Txelena, Txesteban, Txordon, Txosan eta Txurdin( txo) (7). Honela

min tzo da Mi txelena gertakari honek izen arruntetan duen tokiaz ari delarik

(FHV, 189):

«El valor expresivo de (t)x- se aprovechó al máximo. No sólo podía sustituir

casi a cualquier otra consonante, sino que podía prefijarse a una inicial vocálica:

vizc. t x a u l ‘débil’, com. a(h)ul […]».

(7) Txileko gaztelanian ere ez da ezezaguna: Ema → Chema (Lenz, 1935: 222).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!