19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

122 Patxi Salaberri Zaratiegi

7.2.20. -goxo (< -go + -xo)

– Joangoxo (Joan): Johangoxo (Aurtiz, 1538, Eo.p., 1, 115).

7.2.21. -goxoto (< -go + -x(e) edo -xo + -to)

– Joangoxoto (Joan): Ari tzuko (1606, Ue.p., 42) Joangoxotorena oikonimoaren

oinarrian dagoke, baina ez da guztiz segurua, asimilazioaren ondore

ere izan daitekeelako, Joangoxoterena-ren moduko batetik abiatuta.

7.2.22. -iket ( < -iko + -et)

– Martiket (Marti; Marti + -ko + –et ere uler daiteke): Martiquet de

Ilurdoz (1413, Castro, XXX, 23, 17. or. Irudi du Martinet de Ilurdoz bera dela;

ibid., 120, 59. or. Martico de Ilurdoz ere ager tzen da, ibid., 752, 369. or.), Martiquet

de Oylloqui (ibid., 649, 315. or.), «Martin de martiquet m e de la maison de

harguinthoy» (Arbona, 1755, Iglesias, 2000: 47). Galarko Martiquetena oikonimoan

ere ageri da (Jimeno, 1987: 294; 1727).

– Periket (Per, Pero, Peru). Soraurengo Periquetena oikonimoan azaltzen

zaigu (1589, Ih.p., 2, 1605, 1606, Ue.p., 42; 1726an Periquitenecoa ageri

da). Saurak Benasquen (1999-2000: 174) Petriquet bildu du.

7.2.23. -iko (-iku, gi.), -ika (em.)

Gaztelanian opa tzen dugun a tzizki bera da. Shulzek dioenez (1904:

27-28), galieran ere ageri da, erromatarren garaiko izenetan; Menéndez Pidalen

iri tzian (1977 [1904]: 234) –iccu txikigarria jatorriz ez da latinoa. Meyer-Lübkeren

arabera (1974 [1890-1906]: 590-591) Iberiar Penin tsulan eta errumanieran

ager tzen da, eta orobat Afrikako idazkunetan, c-rekin hemen, ez aldaera

erroman tzeek eska tzen duten cc-rekin; gainera, Afrikako horietan ezin da frogatu

–i- luzea dela. Ai tzinxeago (ibid., 596) «ibérique»- tzat har tzen du, baina ez

dakit ziurtasun osoz ‘Iberiar Penin tsulakoa’ ala ‘iberierakoa’ erran nahi duen.

Hasselrotek (1957: 41) zeltikoa edo iberikoa dela uste du; Palomar Lapesak

(1957: 122-123) –icco-, -ico- eta hauen modukoak hizkun tza zeltikoetan hagi tz

erabiliak diren –k-dun a tzizkien artean sailka tzen ditu. Tovar-ek (1959: 69-80)

indoeuroperako –ko-ren eratorri tzat jo tzen du –iko (eta –sko), eta erraten du

Eurasiako ondaretik atera datekeela, euskal –ko bezala. A tzizkiaren bokala delaeta

honela dio: «Evidentemente esta desinencia se explica por la unión con –ko

de la vocal de temas en –i, lo cual permitió que el tipo –iko- se hiciera productivo

ya en época común verosímilmente» (ibid., 78).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!