19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

30 Patxi Salaberri Zaratiegi

available, disregarding morpheme boundaries, but respecting the phonotactic

requiremen ts of the language».

Eun-Sook Kim-ek (1999) lau mul tzo bereizten ditu hizkun tza honetako

hipokoristikoen artean, era tzen diren moldearen arabera. Stonhamen «azterkera»,

erregelen bidezkoa, ez zaio egokia irudi tzen, horietako bat baino gehiago

behar direlako hipokoristikoa labur tze edo «truncation»- tzat har tzen denean.

Azterkera horrek generalizazioa du eskas, gertakari bakarrerako (hipokoristiko

erakun tzarako) lau arau behar direlako. Bigarren, arauak ez du azal tzen zergatik

geldi tzen den jatorrizko izenaren zati bat hipokoristikoaren barnean; hirugarren,

ez du erraten zergatik dituen hipokoristiko a tzizkiak forma desberdinak

(/?is/ edo /is/) oinarriaren arabera, eta, buruenik, ez du zehazten zergatik laburtutako

partea ez den unitatea: fonema ken tzen da kasu ba tzuetan, silabaren zatia

beste ba tzuetan, silaba osoa edo silaba bat baino gehiago beste zenbait aldiz.

Eun-Sook Kim-ek nuuchahnultheko hipokoristiko erakun tza errepikapen

gertakari tzat har tzen du. Izan ere, hizkun tza honetan, familia bereko

beste ba tzuetan bezala, zenbait a tzizkik oinarriaren zati bat errepikaturik egon

dadin galdegiten dute, baina izen ttipien kasuan silaba bakarra geldi tzen da hipokoristiko

a tzizkiarekin, ez beste izenetan bezala errepikatutako zatia, oinarri

osoa eta a tzizkia. Honen arrazoia hipokoristiko erakun tza silababiko oina izatea

da autorearen arabera. Bestalde, errepikapena eragiten duen hipokoristiko a tzizki

horrek berak marka tzen du lehen silabako bokalaren nolakoa eta luzera.

4.11. Banawa

Brasilgo Amazoniasko banawa hizkun tzan, Everetten arabera (1996,

1999), hipokoristikoak egitura silabikoan oinarriturik daude, ez morarenean,

eta bi silaba dituzte: Sábatào → Bátaò, Hóbetò → Béto, Atídekè → Déka (autoreak

ez daki –a hori zeri zer zaion), Sólimào → Rímaò, Téresìna → Sína. Izenok

deikiak direnean bestela azentua tzen dira, baina berdin labur tzen: Batáu, Betú,

Bidú, Deká.

4.12. Akan

Obengek dioenez (1997: 41 eta hurr., 2001: 113, 121-127), Ghana eta

Boli Kostako akan hizkun tzak izen ttipiak osa tzeko bi erabide morfologiko

darabil tza (elkarketa eta errepikapena) eta lau erabide morfofonologiko (ezabaketa,

bokal harmonia, doinu aldaketa eta silaben edo unitate fonikoen luzapena),

zein bakarka edo batean gerta baitaitezke. Elkarketan honelakoak ditugu:

Àkósíá + ési → Àkósíààsí, Èwùràá + èfúá → Èwùrèéfúa, Kbìna + èbó →

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!