19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Izen ttipiak euskaraz 29

bigarrena faringekaria bada hipokoristikoa hirugarrenaren gain era tzen da:

Muħammed → Mumu (*ħuħu), Muhannad → Nunu (*Huhu, *Mumu). Hortaz,

goitiago ikusi eredua honela birformulatu behar da Davisen eta Zawaydehen

arabera: «Take the first root consonant of the full name that is not glide or guttural,

put [u] after it and reduplicate the sequence».

Iker tzaile berak, ondoko lan batean (2001), berriz ere Jordaniako Amman

hiriburuko arabierako hipokoristikoez min tzo dira eta azal tzen hizkun tza

horren beste dialektoetan ere an tzeko zerbait dagoela. Beraz, haren inguruan

egin zehaztapenek arabiera orokorrarendako ere balio dute. Autoreok diotenez,

izen osoaren kon tsonanteen silaba egituraren ezaugarriek (haste edo «onset»

den, koda, geminatua…) ez dute garran tzirik; axola duena kon tsonante horiek

hizki (aurrizki, artizki…) batekoak, epentetikoak ala errokoak diren ikustea da,

lehen biak (hizkikoak eta epentetikoak) ez baitira ager tzen hipokoristikoan. Argibidez,

ħaamed oinarrizkoak eta muħammed aurrizkidunak hipokoristiko bera

dute, ħammuud. Kontua, beraz, ez da fonologikoa, morfologikoa baizik, hi tz

erakun tzaren barrukoa, erroaren kon tsonanteekin zerikusia duena: «Thus, taken

together, the data […] provide compelling evidence that hypocoristic formation

in Arabic crucially references the consonantal root, distinguishing root consonan

ts from affixal and epenthetic consonan ts» (ibid., 516). Erroko kon tsonante

horiek, zehaztu beharra dago, izen osoan ager tzen direnak dira.

4.10. Nootka edo nuuchahnulth

Kanadako nootka edo nuuchahnulth hizkun tzarako Stonhamek (1991,

2004: 196) ematen duen erregela hau da: «Moztu izena bigarren bokalaren aitzinean,

eta geldi tzen den bokala erdiko bihurtu, aurreko edo a tzeko, jatorrizko

bokalaren biribiltasunaren arabera. Orobat, bokala luzatu, luzea ez bada, eta -?is

a tzizkia gehitu» (2). Beraz, ikusten den moduan, hipokoristikoak beti laburturik

daude, oinarriko izenaren aldean; bokala sistema fonologikoan hizkera adierazkorrean

eta maileguetan baizik ageri ez den bokal erdikoa da, luzatua (e: edo

o:). Honi guztiari aipatutako a tzizkia eransten zaio beti: Hapu:λ → He:p?is, Sapir

(hizkun tzalari handiaren deitura) → Se:p?is, e.a. Morfema mugek, bestalde,

ez dute prozedura oztopa tzen. Aipatutako arauak, dena dela, ez ditu kasu guztiak

azal tzen, eta, azken buruan, hipokoristiko plantilla edo «template»-a

irudika tzen du. Honela dio Stonhamek, silaba egituraren marrazkia sartu eta

ondoan (2004: 199):

«What this template represen ts is a maximal syllable, containing an onset, a

partially-specified nucleus, and a coda containing as many consonan ts as

(2) ? herskari glotala da (Eun-Sook Kim, 1999: 126).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!