19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

4 Patxi Salaberri Zaratiegi

nes de la Baja Navarra (siglos XIV-XV). Archivo General de Navarra. Tomo I eta

Colección Diplomática de Documentos Gascones de la Baja Navarra (siglos XIV-XV).

Archivo General de Navarra. Tomo II direlakoak ere baliatu ditut ikerketa honetan.

Euskal Herriaren inguruko agiri bildumak ere ain tzat hartu ditut, Valpuestakoa

(Pérez Soler, 1970) eta Donemiliaga Kukullakoa (Ubieto, 1976, Ledesma,

1989) bereziki. Ani tzez liburu gehiago ere arakatu ditut, bibliografian ikus

daitekeen bezala, ikuskatu ditudan guztiak hor azal tzen ez diren arren, zeren, izan

ere, behin kopuru batera iri tsiz gero neke baita, biziki, datu berriak kausi tzea.

Bestalde, eta Erdi Aroaz geroko datuez kestione, garbi aitortu behar

dut ditudan lekukotasun gehienak erreinu zaharrekoak direla, eta lan hau, beraz,

zeharo alderditua eta makurtua dagoela Nafarroa aldera, aieka honetatik.

Izan ere, dokumentazioko bilketa lana batez ere Nafarroako Protokolo Artxiboan

egin dut. Ahozko lekukotasunak jaso tzeko galdeketak ere, gutiz gehienetan,

Foru Erkidegoan eginak dira, eta izenak, beraz, nafarrak dira ia beti.

Puntu honetan argi u tzi nahi dut aipa tzen diren hipokoristikoetako ba tzuk dagoeneko

hilik dauden lagunenak direla, berriemaileek herrian berean edo inguruko

herriren batean ezagutu zituztenenak.

Bestalde, hemen ager tzen diren testigan tza dokumental gehienxkoenak

per tsona historikoei dagozkie, hau da, noizbait bizi izan ziren per tsonei,

noizbait hori noiz edo noiz tsu izan zen ongi dakigularik, agiri ofizialetan kausituak

baitira gehien-gehienak. Alabaina, ez dut oikonimia baztertu nahi izan,

agiri ofizialetan aurki tzerik izan ez dudan zenbait izen azal tzen direlako. Izan

ere, euskal oikonimo horien sorrera zein izan den bistakoa da, ho ts, euskal e txeizen

horien oinarrian zer dagoen garbi dago, eta ez dut arrazoirik ikusten garai

batean, behiala, Karloskorena-ren sorreran, adibidez, edo bere izenarenean bederik,

Karlosko izan ez zela uste izateko.

Lekukotasun historikoez landa, egun bizirik dauden hipokoristiko

franko ere bildu ditut, arestian erran bezala ia guztiak Nafarroakoak. Datu gehienak

eman dizkidatenak ondoko lagun hauek dira: Sagrario Aleman

(E txaleku), Jose Ramon Amoros (Aran tza), Maider An tsa (Arano), Pello Apezetxea

(E txalar eta Goizueta), Aitor Azkarate (Aniz, Berroeta), Joxe Mari Beratsain

(Ul tzama, Basaburua, Odieta, Imo tz, Anue), Edurne eta Izaskun Bertiz

(Doneztebe, Labaien, Saldias), Jose Luis Erdozia (E txarri Arana tz, Sakana),

Maider Goñi (Oi tz (1)), Andres Iñigo (Malerreka aldea), Ai tziber Ira tzoki (Le-

(1) Ez dakit honek emandako datu guztiak Oizkoak diren; kopuru handia ikusirik eta hurbil

dauden beste herri ba tzuetan errepika tzen direla jakinik, uste dut ezagu tzen zituen guztiak

eman zizkidala, ho ts, bere herrikoak eta ingurukoetakoak. Halarik ere, seguru ez dakidanez gero,

Oizko tzat jo tzen ditut, baina, erran bezala, duda egiten dut denak herri honetakoak ote diren.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!