19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

42 Patxi Salaberri Zaratiegi

Fran tzian, historian zehar, hipokoristikoek oinarrizko izenen urritasun

gorria nolabait bete tzeko erabili dira:

«La sélection progressive s’accentuait, au point qu’un petit nombre de noms

avaient la faveur de la mode et, par suite, étaient portés par un grand nombre

de personnes. Pour individualiser les innombrables Jean, Guillaume, Pierre,

etc. force était de leur adjoindre un surnom à l’aide de suffixes ou d’autres

déformations: tel Jean sera Jeannot, tel autre Jeannet, celui-lá Jeanneret, etc.;

les possibilités sont nombreuses; ici aussi la porte est ouverte à la transmission

héréditaire» (Dauzat, 1988 [1949]: 111).

Gure artean ere badirudi izen bera zuten lagunak elkarrenganik bereiztea

izan dela hipokoristikoak erabil tzearen arrazoietako bat.

Aizpitartek jaso tzen duen Juan izenaren Juanischume hipokoristikoak

(Knörr, 1981: 96) eta Iglesiasek (2000: 46, 114, 281) dakar tzan Ganichumé-k

(Ganis, Ganix-etik (3)), Marichoumé-k motibazio bera zuketen menturaz, bai eta,

orobat, aipatu iker tzaileak bil tzen dituen Biarrizko XVIII. mendeko Mariehaurra

Dibarrart, Maria haurra de Gramont eta Joannahaurra-k ere (ibid., 278).

Lhanderen arabera (1926: 714), Marigazte, Marittipi eta Marixume Marie-ren

txikigarriak dira, ‘Mariette’ alegia. Ibarrart baigorriarrak Mendigaineko Piarresttipi

darabil (Ikus Lafitte & Barbier, 1967: 92), Zubirik (1990: 44) eta O tsobik

(1992: 115) Maittipi. Xarrittonek dioenez (Saint-Pierre, 1998, X), An tsuberroren

anaia Joanes Joastipi eta Papiti dei tzen zuten. Mariháurra bizirik egon da berriki

arte Luzaiden, eta Hazparnen bada oraino izen horretako emaztekia.

6.5. Izen ttipien neutralizazioa dela-eta

Azken hamarkada hauetan, hein handi batean Satrustegiren izendegiaren

ondorioz (1972az geroztik), egungo gazteek berez hipokoristikoak diren

formak dituzte izentako, izen bakartako: Antton, Beñat, Eñaut, Ganix, G a r t x ot ,

Maia, Manex, Txomin, Xoan… Honek erran nahi du hipokoristikoak erabiltzeko

behar zen hurbiltasuna, konfian tza, erabat gal tzen dela kasu hauetan, beti

izen ttipiarekin deituko baitituzte, adiskide izan edo ez hain adiskide, maitasunez

min tzatu ala aiherkundez. Gainera, horietako ba tzuk «bir-hipokoristikotzen»

zailak dira, nahiz ez denak; ho ts, zenbait kasutan ez da erraza a tzizkia

para tzea: Beñat → *Beñaño, *Beña txo, baina Eñaut → Eñautiko (E txaleku), eta

nahi bada Anttontto, Txomin txo, e.a.

(3) O tsobik (1992: 23) Ganxume dakar.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!