19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

48 Patxi Salaberri Zaratiegi

7.1. Hipokoristikoak egiteko lehen bidea: bustidura

7.1.1. Txistukariak

Hizkera arruntean ohikoa den bustidura erabili izan da izen berezietan

hipokoristikoak molda tzeko, partikulazki [č] edo [š] soinuen bidezkoa (5). Zenbait

aldiz, gainera, [č] hori protetikoa zen, alegia, ez zen deusen palatalizazioaren

ondorioa, hi tzari ai tzinetik i tsasten zi tzaion soinua baizik. Gure artean hagi tz

arrunta izan den eta den arren, [č]-ren erabilera ez da euskararena bakarrarena,

ikusiko dugun moduan hemendik kanpora ere aurki tzen baitugu, Aragoin

adibidez (Buesa, 1989; Saura, 1999-2000: 172, 176), baina baita bestetan ere

(Spi tzer, 1934, Stratmann, 1935, Boyd-Bowman, 1955, Armas, 1974).

X-z den bezainbatean, aurreko [j], [s] edo [ś] baten aldaera adierazkortzat

kausi tzen dugu. Gorro txategik 1984ko lanean (186-186) erraten zuen Akitaniako

idazkunen batean busti tze honen erakuskaria bazegokeela, Cissonbonnis-en

adibidez. XX. mendearen bukaera aldean ezagu tzera eman ziren

Hagenbach-eko idazkunetan garbi ageri da erromatarren garaian, akitanieran,

sabaiaurreko igurzkaria () hobietakoaren (-ren) aldaera adierazkor tzat

ibil tzen zela; froga Sembus izen ohikoaren Xembus aldaera da (ikus iker tzaile

beraren 2003ko artikulua, 34-35, eta lan honen 7.1.1.2. puntua).

Mi txelenaren arabera (FHV, 184-185) tt da fonemarik adierazkorrena,

hain zuzen ere latin hizkun tzetan gu txienik ibil tzen dena delako. Hau horrela

dela ez dut dudarik egiten, baina izenen hipokoristikoak egiteko orduan maizenik

aurki tzen dugun bustidura x-ren bidezkoa da egun, datuetan ikus daitekeen

gisa. Ameriketako gaztelanian ere, zenbait aldiz, jatorrizko txistukaria [Š] bilakatzen

da (Aniceta → Xeta, Beatriz → Tix, Estanislao → Tanix, Inés → Nex, Tomás

→ Max), baina ohikoena afrikaria ([č]) da (ikus beheraxeago).

Euskaraz, Errenteriako hizkun tzalari handiak dioenez, [č] zenbait

kon tsonanteren kide palatalizatua da hizkera arruntean, hasierako lekunean

partikulazki, tt-tik igaro delarik edo ez. Antroponimian ere, ikusiko dugun bezala,

t x hurrengo kon tsonante hauen kide palatalizatua da: d-rena (Txomeka,

Txomen, Txomin), f-rena (Txerran, Txurtin (6)), g-rena (Txabon, Txaxi, Txorgori,

Mi t x e l ), j-rena (Txoan, Txofre, Txurdana; hauek, alabaina, x-dun aldaeretarik

(5) [c] ere ager daiteke [č]-ren aldaera adierazkor tzat. Cf. Goizuetako P a t z í k u , Luzaideko

Pa tzíko ‘Pa txi’ edo Arizkungo Man tzíku, adiera beraz. Hau lotua dagoke Aezkoako Hiriberrin

ibil tzen den t z i k i ‘oso txikia’-ren tankerakoekin (ikus Camino, 1997: 335-338), bai eta, agian

Pi tzi tzi-ren (< Pi txi txi) moduko katu izenekin ere (Dirassar, 1995: 28).

(6) Bi kasu hauetan protetikoa ere izan daiteke, Ferrand, Ferrant eta Furtin-etik ez ezik,

Erran eta Urtin dokumentatuetarik ere abia gaitezkeelako.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!