19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Izen ttipiak euskaraz 165

(Touta-nno-(rigis), Adiatu-nnus); ez dakit, dena dela, orain min tzagai dugun –ño

Akitaniako –nno-rekin lot daitekeene tz. Hemen oroitu beharra da –no a tzizki

txikigarria onomastikan ezaguna dela (AV, 470): Arano, Arizno, Artano, Elkano,

E t x a n o eta abar. Uxueko Zaldunaga eta Eslabako Zaldinaga toponimoak ere

aipa daitezke, biak ai tzineko Zaldinuaga batetik atera baitira (Zaldinoaga-tik

an tza; Salaberri, 1994: 916). Errenteriarrak dioenez (AV, 470), -no a tzizki hau

–nn- dokumenta tzen da Erdi Aroan, aipatu Akitaniako a tzizkiaren grafia berarekin.

Honek erran nahi luke –no zaharragoa dela egungo –ño palatalizatua

baino. Ikus Irigoienek dioena, -no, -na-ri eskainitako atalñoan.

A tzizki hau nagusi da egun Iparraldeko hizkera ba tzuetan (ikus Kamino

& Salaberri, 2001) eta, beraz, beste a tzizki ani tz ez bezala, emankorra da

oraino antroponimian. Hauek dira bizirik kausitu ditudan izen ttipiak:

– Anañoa (Ana): Anañua Iribarren (Camino, 2008: 12).

– Bettiño (Betti): «Oseba xahar Bettiño» (Larre, 2001: 329).

– Joanaño, Juanaño (Joana, Juana, Jeanne): Yuanayo (Garazi aldean,

1893, Sat., 1971: 298), Joanaño (Lafitte, 1987 [1944]: 177), Jwanáño (Lan., Luz.).

Lehen herrikoa ofizialki Jeanne zen, baina bistan da izen ttipiaren iturburua

lehenagoko Joana, Juana-n bilatu behar dela. Luzaideko Juanaño ofizialki

[X]uana dateke, baina izen ttipia [j]-z ebaki tzen da.

– Juaniño (Jeanine?, Juana? Nolanahi ere Juanaño-ren baliokidea da):

[J]waníño (Luz.), cf. Zubiri (1990: 236).

– Mariaño, Mariño (Maria, Mari). Mariño Luzaideko Mariñorenia

(1693), Marinoinea (1699), Mariñorena (1773) (Sat., 1961: 217), Mariño (1787,

Au.p., 42, 1850, A.h., 3, 225-226. or.) oikonimoan ageri da; orain Mañóinja

erraten zaio euskaraz, eta Casa Maríño erdaraz. Mariaño Lhandek bil tzen du

(1926: 715), baina ez Marie edo Maria-ren kide tzat, Marianne-ren baliokide tzat

baizik. Azkuek (urterik gabe, 18) «Mariaño, errazu» izeneko erroman tzearen titulua

bil tzen du; E txamendik ere (1988: 121) erabil tzen du izen hau bere eleberrian.

Barbierrek Mariño eta Mariaño hipokoristikoak darabil tza (1987: 113,

154); Duny-Pétrék (1996: 181) Mariaño izena Mariette i tzul tzen du fran tsesera.

– Piarreño, Pierraño (Piarre, Pier, Pierra): Pjerráño (Ami.), Piarreño

(Luz., 1816, Sat., 1961: 219 eta 1969: 74, Barbier, 1987: 96, O tsobi, 1992: 23,

E txarren, 1985: 66), «Piarreño Mogaburu Behauze Goitikoa» (Larre, 2001:

308). E txegaraik Donibane Lohizuneko Piarriño-baita izeneko «ardangela»

jaso tzen du (1926: 121). Ibarrak Pierreño bil tzen du Larrasoañan XX. mendean

(2002: 508); honetan Pierre-ren an tzeko zerbait egon daiteke (cf. Pjér,

Pjérra eta Piarre).

– Preoño, Peoño (Pedro): Preoño («saparreco preoño egunac 2», alegia,

‘Xaparrja e txeko Preoño bi egun’, Sat., 1969: 210). Xarrittonek (Narbai tz, 1999:

6) erraten du P. Narbai tzen aita Peoño Narbai tz zela.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!