19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Izen ttipiak euskaraz 67

[j] ere izan zitekeen. Iparraldean egun [š] dago euskaraz, fran tsesez [ž] duten

izenen ondorengoetan: Xán < Jean, Xáne < Jeanne (L, NB), [j] dutenen aldakan:

Jána (Amü., Ami.).

Soinu sabaikariaren lehenbiziko lekukotasunak, irudi duenez, Hagenbacheko

zilarrezko xafletan ageri diren Xalinis, Xembus eta Xembesus ditugu

(Gorr., 2003: 34-35). Aurreneko biak Salinis eta Sembus-en aldaera bustiak dira,

eta hirugarrena *Sembe-tik atera datekeen *Xembe-ren eratorri tzat eman daiteke.

Irigoienek Guardiako Pero Xona (1350, LPN, 342) aipa tzen du eta dio

Hona, Ona (< ona) izenaren hipokoristikoa dela. Baliteke hau horrela izatea,

baina x- ez da ager tzen soinu protetiko tzat euskal antroponimian, dakidanez;

bai ordea, beste hizkun tzaren batean. Yucatanen, erraterako, maitasunezko [š]

maia aurrizkia erabil tzen da: Clotilde → Xclot, Eleuteria → Xlut, Felipa → Xpil

(Boyd-Bowman, 1955: 363); Guatemala eta Ekuadorko eremu elebidunetan ere

erabil tzen da sabaiko soinu hori, nahiz ez protesi tzat: Cecilia → Xixi, Inés → Nex

(ibid., 365).

Errusieraz soinu palatalak ardura ager tzen dira izen laburtu eta ttipietan

(Fokker, 1960: 269. or. eta hurr.): Agrafena → Gruxa, Aleksandr → Saxura

→ Saxa, Aleksej → (A)loxa eta Ljosja, Anna → Anna → Anja, Njusja eta Njura,

Elena → Lelja, Grigorij → Grixa, Jakov → Jaxa, Lev → Ljova, Ljudmila →

Ljusja, Mar(i)ja → Maxa, Pjotr → Petja, Valentin → Valja, Varvara → Varja,

Zachar → Charja… Hipokoristiko a tzizkiek ere, usu, soinu bustia dute beren

baitan: Fjodor → Fedoruxka, Saxura → Saxure txka, Stepan → Stepanuxka, Tolja

→ Tole txka, Toljuxa, Toljuxe txka, Toljuxen’ka…

Sabaiaurreko soinu bustia beste hizkun tza ba tzuetako bukaera eta

a tzizkietan ere aurki tzen dugu, bestelako berrekailu eta erabideen aldamenean,

erraterako arabieran (Littmann, 1953), letonieran (Rūķe-Draviņa, 1960) eta

xhoseran (Neethling, 1994 eta 2005. Ikus laugarren atala). Ki txuak eragindako

Peruko alderdi bateko gaztelanian (E. Tovar, 1942) ohikoa da euskararenaren

an tza duen zenbait kon tsonanteren busti tzea: Asunción → Axuco, Axuca; Casimiro,

Casimira → Caxi, Celia → Xela, Consuelo → Conxo, Ernesto → Nexo,

Isolina → Ixu, Jacinto, Jacinta → Jaxi, Jose → Joxe…. Egia erran, palataliza tzea

sabaiurrekotik haratago doa lurralde honetan.

Palatalizazio mota honen bilakaera azter tzeko denboran aurki tzen dugun

arazo larrienetakoa dokumentazioko grafien oinarrian soinu bustia edo bestelakoa

zegoen jakitea da. Datuak ikusirik usu zalan tza egiten dugu , ,

-ren azpian sabaiaurreko igurzkaria dagoen edo t x , s dauden. Arazoaren erroa

inguruko erdaren sistema ortografikoek euskarak berezko dituen soinu txistukari

ugariak irudika tzeko eskuarterik aski ez eduki tzean da tza.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!