19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

188 Patxi Salaberri Zaratiegi

Apalo eta Zailo-n (erdarazko) genero mozioa duen b e l t z , apal eta zail-en eratorriak

ikustearekin, berak holakoetan, Aulestiko umío-n gerta tzen den moduan,

gradu hurbileko muga tzailea ikusi nahiago baitu.

Gure irudiz bi hizkun tzalariek dute arrazoi, alde batetik –o-dun aldaera

horietako zenbait leku erabat euskaldunetako dokumentazioan ager tzen

direlako, eta, bestetik, Irigoienek aipa tzen dituenetako ba tzuk Azagra, Azkoien

eta Erriberrikoak direlako, eremu guztiz erdaldunekoak edo mugakoak. Ezin

dut ahaztu, jakina, uxuetarrok berok, erdaraz, ujuetarra erraten diegula herriko

emakumeei, baina ujuetarro gizonei. Irigoienek, 1981eko lanean Belcho,

Belso izenaz ari delarik, erraten du latineko Bellus-en bikia den Belli(us)-etik

ateratako Bel(e) / Beli-rekin erlazionaturik dagokeela, ho ts, izen hau bera datekeela,

a tzizkiz. Berrekailua desberdina da oinarri bereko Beliche edo Belische-n

(1062) eta Melchi-n (Sancho Melchi, Artaxoa, 1119-1137, zein 1136ko Sancho

Melchiz-ekin eta 1136-1150eko eta 1157ko Sancio Meleiz-ekin identifikatu behar

baita, bizkaitar euskal tzainaren arabera); erromatarren garaiko Belsus ere

aipa tzen du (Belsus f(ecit), CIL XIII). 1994ko lanean (200, 236-237), berriz,

Belcho, Uelso izena Belça, Belcha-rekin lo tzen du, b e l t z -en oinarritu izenarekin

alegia, eta Melcho diptonga tze erromanikoa izan duten Mielco eta Mielgo-rekin

sailka tzen: «Bai Mielco, eta bai Mielgo formek –e- > -ie- dipthongazio romanikoa

dute, eta bigarrenak, gainera, oklusivo gorra –l-ren ondoan ozendurik.

Beste alde batetik Melcho-k txistukari busti-palatala duela dirudi, hypokoristiko

bihurturik, lehen momentuan bederen». Ikus jatorri ñabartasun honetaz,

– t x i a tzizkiari eskainitako atalñoan diodana. Aranon Belso oikonimoa ageri da

1726an, B é l t s ò ebakia egun; herri honetako Suro auzoan Bél tsoko bórda deritzan

e txea ere bada.

– Domixo (cf. Domix emakume izena). Zalan tzazkoa da; menturaz

Ola tz Galarko 1727ko Domissorena e txe izenean ageri dateke. Hau Domejerena

(1654, 1669), Domejorena (1658), Domenjarena (1651), Domicherenecoa, Domichorena,

Domiserenecoa (1677) gisa ere azal tzen da (Jimeno, 1987: 322-323)

– Eneguxo (*Enegu?): Enneguxo (ikus Irigoien, 1983: 25; Orpustanek

ere aipa tzen du, eta Eneko-ren txikigarri hipokoristiko tzat jo tzen, 1999: 132).

– Enexo. Irigoienek (1983: 22) uste du Donemiliagako dokumentazioko

«Enexoris Arabi scripsit» delakoan ageri den Enexoris horren oinarrian

Enexo dagoela eta –xo a tzizkia – t x o -ren aldaera dela. Iker tzaile beraren arabera,

Erdi Aroko kartularioetan azal tzen den Enecho-ren azpian Ene txo dagoke, ez

beti Eneko.

– Garbiso, Garbixo: Garbisso (Apardoze, 991, Leire, 12), Garbisso

Acenariç de Caramesas (Aragoi? 1048, Leire, 44). Cf. Garbix. Ez dakit, dena

dela, jatorrian *Garbi dagoen, ez baitugu honen lekukotasunik. Asturiasen ere

azal tzen da Garvixo (bai eta Garvisici patronimikoa ere), XII. mendean (García

Leal, 1988: 133). Mi txelenak (AV, 261) oinarrian garbi dagoela dio. Irigoien

(1983: 42, 1995c: 47) akort da honekin; a tzizkia –so dela uste du bizkaitar euskalariak,

Argiso-k duen berbera.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!