19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Izen ttipiak euskaraz 251

izen ttipiak egiteko, eta horietako bat errepikapena da, baina bakarrik fante

dialektoan (hiru dialekto ida tzi nagusi ditu: asante, akuapen eta fante; Obeng,

1997: 45). Hemen izenak bi silaba baditu, lehena ezaba tzen da eta bigarren

errepika tzen; forma errepikatuko lehen bokala luzatu egiten da, zenbait aldiz

behinik behin. Izenak hiru silaba baditu azkena ez da errepika tzen, ho ts, hipokoristikoak

bi silabakoak dira eta aurrenekoaren bokala beti luzea da: Á!bá →

Bàá!bá, Èkú!á → Kúùkú!á, Kòfí → Fíìfí, Kòdó → Dóòó, Kwèèkú →

Kúùkú, Kwèsí → Síìsí… (ibid.; ikus, berebat, 2001: 122-124). Hego Afrikako

xhosera hizkun tzan ere ohikoak dira errepikapenezko izen ttipiak: Lulama →

Lulu, Ndyebo → Bobo, Nonzima → Nzinzi, Zanele → Zaza… Hauek, Neethlingek

dioenez (2005: 129), barne zirkulu txiki batean baizik ez dira ibil tzen, biziro

oker ez banago gurean agi tzen den bezala.

Boyd-Bowmanek (1955: 358-359) azal tzen du gaztelaniako hipokoristiko

errepikatuetan zor tzi kon tsonante (/p/, /t/, /k/, /m/, /n/, /ch/, /y/ eta /l/)

besterik ez dela ager tzen. Euskaraz, ditudan lekukotasunen arabera betiere, kontsonante

hauek azal tzen dira: /k/, /l/, /ll/, /m/, /n/, /ñ/, /p/, /t/, /tt/, / tx/ eta /x/.

Zernahi dela, etorkizuneko ikerketak eta datu bilketak segur aski lekukotasun

gehiago eta soinu gehiago azaleratuko ditu.

Gertakari berbera ez izanagatik, geminazioa ere ibili izan da, han-hemen,

izen ttipiak erdiesteko. Adibidez, Gorro txategik dio (1984: 123) galiar antroponimian

erabil tzen zela, izen konposatuaren lehen osagaia oinarri tzat hartuta

(Eporedorix → Eppo, Eppius, Ep(p)illus), eta germanieraz ere ageri dela

bilakabide hau (Sige-rich, Sig-fridus → Sicco).

Euskara dela eta, irudi du ani tzetan asimilazio prozesu baten ai tzinean

garela (ikus apokopeaz min tza tzean errandakoa); gehienetan bi silabako hipokoristikoak

izaten dira, gaztelaniaz eta fran tsesez bezala (Nelson, 1998: 186, 191).

Lekukotasun hauek ditut:

– Allande → Allalle: Allálle (Al tzai, Urda tx–Arami tz) (34).

– Dolores → Loles: Lóles (Eo., Oi tz).

– Dominika → *Domi → Momi: Mómì (Lei.). Hemen, ikusten den

bezala, errepikapena (asimilazioa) eta apokopea ditugu, batean.

– Edurne → Nune: Núne (Lab.). Neska hau Édu ere dei tzen dute.

– Graxi → Xaxi: Xáxi (Larrabile, Al tzai; izen ofizial tzat Engrace dute

emazteki hauek).

– Iñaki → Kaki: Kákì (Lei.).

– Izaskun → Kakun: Kákun (Lab.). Neska hau Ízas eta Txáskun ere

dei tzen dute.

(34) Txomin Peillen eta Jean-Louis Davant zuberotar euskal tzainek emandako datua.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!