19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Izen ttipiak euskaraz 237

Agirietan aurkitu ditudanak bakanak dira:

– Antolin → Tolin: «Tolin de Vribarri, morador en Vribarri» (Bilbo,

1493, Hid., 1989b, 89, 482. or.).

– Domenjon, Dominjon → Menjon, Minjon: Minjon (Villamayor,

1350, LPN, 361; Menjon d’Etcheyon, Bai., 1465, Goih., 1966: 95).

– Ni k ol a ut xot → K u l a ut xot : Coulau(t)chot (Iglesias, 2000: 265).

7.3.2. Izen trinko tzea eta barne labur tzea

Honi ingelesez condensation erraten zaio, eta alemanez Kontraktion

(Stratmann, 1935: 34-35, Frank, 1975: 518). Beider-ek (2001: 99) «truncation of

internal elemen ts (syncope)» darabil hi tz barneko bokal edo kon tsonanteren baten

ezaba tzea adierazteko, eta Obengek (1997: 48, 2001: 122) truncation edo «utterance

medial truncation» ibil tzen du Ghana eta Boli Kostako Akan hizkun tzan

lekune berean ezabaketa handia gauzatu denean. Adibidez, JEn wura kwesi (‘our

lord’ + ‘igandea’) Jóòsi bilaka tzen da; ikusten den bezala, ezabaketaren ondoren

gelditu diren [j-] eta [-si]-ren artean [o] luze bat sartu da.

Izen trinko tze eta barne labur tzea bestetan ere ezaguna da: Angela →

Anga, Gisela → Gila, Manfred → Manet, Ramona → Rama (alemanez, Naumann,

1976: 16), Marie-Hélène → Marlene, Marie-Thérèse → Marise… (frantsesez,

Seeman, 1983: 241), Maria Luisa → Marisa (espainolez), e.a.

Gurean, zenbait aldiz, irudi luke hipokoristikoa sor tzeko, konposatuetan,

izen bakoi tzetik xati bat hartu dela: Maria Biktoria → Maribi, Maria Lurdes

→ Malu. Hau fun tsean espainolez (María del Carmen → Mari Carmen →

Maica, María Victoria → Mariví) eta fran tsesez (Marie-Bernard → Mabé, Marie-Emilie

→ Mami) ezaguna den hipokoristiko erabidea baizik ez da.

Ez ditut hemen sartu dardarkaria besterik galdu ez duten izen ttipiak:

Andres → Anddex, Bernat → Beñat, Fernan(do) → Feñan..., ez igurzkari ahostuna

galdu dutenak (Miél), ez eta gorago aipatu ditudan beste bokal gal tze eta

bakun tze ba tzuk ere. Behin edo beste hipokoristiko a tzizkia eranstearekin batean

buru tzen dira soinu bakun tzeak: Floren tzio → Poén txitò (Goi.).

Hurrengo lekukotasun hauek jaso ditut:

– Ana Isabel → Anabel: Anábel (Lab.) (31).

(31) Herri honetako informa tzaileek erraten didatenez, neska dei tzean, deikietan alegia,

azentua alda tzen da eta Anabél bilaka tzen. Hau bera gerta tzen da ani tz izenekin, Aúxtin / Auxtín,

Maríbel / Maribél, Maríbi / Maribí eta besterekin, erraterako.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!