19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Izen ttipiak euskaraz 207

kin, zenbait kasutan indarra emateko, indar tzeko. Gero, –xe a tzizkiaz ari delarik,

ez du argi tzen – t x e -rekin identifikatu behar den ala ez, eta erraten du aditzondo

eta erakusleekin erabil tzen dela, zenbait kasutan indarra emateko:

geroxeago, horixe… Iker tzale honek (ibid., 12-13) - txa eta –xa a tzizkiak desberdintzat

har tzen ditu, bata besteaganik ez ezik – t x e eta –xe-tik ere bereiziz. Ikus,

dena dela, -so, -xo a tzizkiari eskainitakoa atalean Belso, B e l t s o, B e l t x o izena aztertzean

erran dudana, bai eta – t x i berrekailuari dagokion puntuan egiten dudan

iruzkina ere.

Kintanak dio (2004: 586-587) –xe a tzizkiak, Perez Lazarragakoaren

lanean, balio txikikari edo hipokoristikoa duela, «gure ohiko – t x o -ren an tzera»,

eta a tzizkia garai batean egun baino aise hedatuago zegoela. Uste du «denbora

pasa ahala, segur aski fun tzio berbera zuten –to, - t x o, -sko, -ska moduko

a tzizkiekiko lehiakide tzan, pixkanaka, erakusle eta leku-denboretako aditzondoetarako

bereizi zela, ohiko txikikari-fun tzioa aipaturiko beste a tzizki horiei

erabat u tzirik». Jatorriaz kestione, pen tsa tzen du –xe a tzizkia xehe hi tzetik

atera zatekeela, -zar eta – tzar zahar-etik atera diren era berean. Autore honen

iri tzian Akitanian ager tzen ere den –se(n) etorki berekoa dateke, denen iturramatzat

*sene gisako bat onar tzen bada, zein menturaz seni-rekin loturik baitateke.

Beste hizkun tza ba tzuetan ere arruntak dira soinu palatalak a tzizki

hipokoristikoetan, errusieraz erraterako; ikus Stankiewicz (1957), Fokker (1960),

Beider (2001: 73), Lawson & Nevo (2005).

Bizirik dagoen hipokoristiko bakarra ondoko hau da:

– Katixa (Katti): Katíxa (Amü., L, NB, Zub.), Katixa (Barbier, 1987:

158), Katixa (Minaberri, 198: 177), Katixa Callaba (P. Narbai tzen ama; Xarrittonek

aipa tzen du, Narbai tz, 1999: 6), Katixa Dubarbier-Borda (Bes., Duhau,

2003: 406). Halarik ere, fran tsesez Catiche bada, hagi tz oker ez banabil.

Lekukotasun dokumentalak:

– Amorexea (Amore): Amorexea (Lan tz, 1366, LPN, 553). Honetaz

Irigoien (1983: 37) ikus daiteke; autore honek dio urte bereko Maytessa (Miguel

Periz Maytessa) beharbada Amorexea-ren euskarazko bete-beteko kidea

datekeela.

– Andraxe (Andra?): «Vna que se llama Andrraxe» (sic) (Bilbo, 1464,

Enríquez et al., 1996b, 95. or.).

– A nt ot xe (Anto): Antoche d’Anciburo (Or tzaize, 1381, Goih., 1966:

197), Antoche d’Echeuerri (ibid., 199), Antoche d’Echaue (NB, 1381, ibid., 368).

– Arnau txea (Arnaut): Guillem Arnauchea (La txaga, Oztibarre, 1394,

Goih., 1966: 239), Arnautchea (Or tzaize, 1400; ibid., 203).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!