19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

262 Patxi Salaberri Zaratiegi

Erroibar ere harrapatuz. Badirudi azkarrak, sendoak, gizen an tza izaten direla

z-dun hipokoristikoak dituztenak.

Gertakari honen an tzinatasunaz kestione, erran daiteke ez dela berria;

[s]-dun izen ttipiak, hemen min tzagai dugun aldaketa morfonologikoa ez ezik

a tzizkia ere badutenak XV. menderako azal tzen dira: Micelco d’Arreguipere (Irulegi,

1412-13), Miçelco (Or tzaize aldea, 1412-13). Honetan, berriz ere, grafiak

zuzen interpreta tzeko arazoa ageri da, Erdi Aroko eta beranduagoko lekukotasunetan,

ani tz aldiz, ez baita aise grafema jakin baten gibelean zein txistukari

ezkuta tzen den ikustea. Badirudi garai hartako Sança izena ere (Sança de Larrinaga,

Sança de Osynaga, Sança de Yraegui, Oñati, 1489) hipokoristiko berezi

hauen barnean sailka daitekeela.

8.6.1.4. Sabaiko herskari ahoskabea ([])

Ai tzinekoarekin batean egungo izen ttipietan indar franko duen beste

soinu palatal bat sabaiko herskari ahoskabea da. Gehienetan hor tz hobietako

horzkari ahoskabearen palataliza tzearen ondorioa da, baina ez beti. I txuraz,

gaine ra, honen erabilera zaharra da, hemen berriro ere, sabaiaurreko igurzkariaren

kasuan bezala, arazo grafikoekin topo egiten dugun arren: Pettiri (cf. Pechiri,

Ip., 1350ean eta Irunberrin 1366an; la casa de Pechirivarrena, Mithiriña,

1350-53an), Betti (Omae txebarriak Bechi jaso tzen du –Bechirirena oikonimoan,

an tza– eta Betti-tik erator tzen)…

Soinu hau hagi tz erabilia da Euskal Herri osoan, bai Hegoaldean (Albertto,

Barttolo, Bittori, Martta, Mattane, Metterio…), eta bai Iparraldean

(Antton, Battitta, Betti, Janbattitt, Kattin, Loanttina, Margitta, Mattin…).

8.6.1.5. Sabaiko herskari ahostuna ([d§])

Horzkari ahostunaren bustidura nahiko ekialdekoa dela dirudi; honetan

antroponimia toponimiarekin batera tsu datorrela irudi luke, oker ez banago

Bordda, Menddikoa-ren moduko toponimo bustirik – txikigarririk– Nafarroako

ekialdetik eta Iparraldetik kanpo ez baita ageri. Horren ordainak Borda txo,

Mendikoa hu tsak izan ohi dira beste toki ba tzuetan. Egia da Lei tzan Maddalen

badela, baina hau oraingo datua da, eta uste dut Madalen(a) “positiboa”-ren

palataliza tzea baino gehiago izen osoaren mailegua dukegula hemen, alegia,

izen hau Satrustegiren izendegiaren 1977ko eta 1983ko argitalpenekin zabaldu

datekeela, Lei tzara eta bestetara, baina «usteka» ari naiz berriz ere. Andre, Andres

→ Andde, Anddex pausoari doakionez, nabarmen tzekoa da dd-ren sorburua,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!