19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Izen ttipiak euskaraz 187

bi ikusten (ibid., 131, 162) Beltesonis, Harausoni, Harousoni eta Larrasoni-n ageri

den –soni, -sonis a tzizkia –x(s)o, -x(s)o-n-is-ekin erlazionatu beharra dene tz.

Lan berean (167, 170, 176-177), Lafonen oina tzetan an tza, –x(s)- a tzizki

txistukariduna ere aipa tzen du, zein Bihoxus (nom.; cf. Bihotarris, gen., eta Bihotus,

nom.), Hannaxus (nom.; cf. Hannabi, gen., Hannas, nom.), Lohixsi (gen.;

cf. Lohitton, dat.), Narhonsus (nom.; cf. Narhun-ges-i, gen., Lergan) izenetan ere

ager tzen baitateke. Fonemaren gauza tzea dela eta, badirudi, euskaraz agi tzen

den bezala, neutralizazioa buru tzen zela ozen ondoan, txistukaria igurzkaria

zelarik albokoen eta dardarkarien ondoan, eta afrikaria sudurkarien gibelean.

Lekukotasunak:

– Altaruxu (*Altaru): Altaruxu (Art., 1111, 55). Cf. Enec Altaruz (ibid.,

1104, 31).

– Anaso, Anaxo (Ana?, Hanna?, Hanno, Anno?): Annasso presbiter

(Val., 913, PS, 9, 27. or.), Annasso (ibid., 929, 12, 31. or.). Caro Barojak (1945:

166) Akitanian ageri diren Hanna, Hannac, Hannas izenaren txikigarri tzat hartzen

du Annasso, eta dio izen horiek Janariz nafar toponimoaren oinarrian daudela.

Gorro txategik (1984: 215-218) Valpuestako 903ko Annaso ere aipa tzen du,

baina nik ez dut bakarra duen lekukotasunik aurkitu kartulario horretan,

1911ko Analso ez bada. Hau, ordea, ez dator bat Eibarkoak aipa tzen duen izenaren

datarekin, eta, gainera, nik inon kausitu ez dudan Anal-en moduko oinarria

duke, ez Anna-. A tzizkia dela eta, ikus iker tzaile berak dioena, -za, -zo, -zu

a tzizkiari eskainitako atalñoan. Nolanahi ere, Anako, Anato eta An a t x o hipokoristikoak

femeninoak dira, eta Annasso, berriz, maskulinoa. Bestalde, ez dakit

Akitaniako Hanna-dun izenak emaztekienak, gizonkienak ala bienak diren.

– Ardixo. Irigoienek (1983: 46) bil tzen du (domnus Ardixo de Menaza,

Oñako dokumentazioan) eta dio oinarrian ardi animalia izena dagoela.

– Argiso, Argixo: Argisso (Val., 875, PS, 6, 22. or.). Mi txelenak dio

(AV, 261) Cardeñako Argisso-ren oinarrian argi egonen dela, -g- hori belar ahostuna

bada; Irigoienek (1983: 42-43, 1995: 47) argi dakusa oinarri tzat eta –so

a tzizki tzat, baina, dakidala, ez du honen adiera zein den azal tzen (cf. Garbiso).

Lafonek (1965: 86) Enséruneko inskripzioko argi edo arci izena aipa tzen du, eta

dio euskarako argi dakarrela gogora. Díez Melcónek (1957: 122) Arguiso euskal

izenean argi oinarria eta –zu (-zo) ugaritasunezko a tzizkia dakuski (Argi tsu

‘(hombre) preclaro’), Azkueri jarraikiz.

– Belso, B e l t s o, B e lt xo: Belso (1217, Ira txe, 292, 309 or.), Belcho de

Auarçuça (Abar tzuza, XIII. m., Iran tzu, 262. or.), «don Belcho, broter» (Li., 1327,

Sta.C., 19), «fijos de Pero Sanchiz del Era de Belso» (sic) (Deikaztelu, 1350, LPN,

327), Velche de Espeleta (XV. m., LGS, 168). B e l t x o B e l t z + - t x o -tik ere erator liteke,

apika; Mi txelenak (1969: 52) Belso, B e l t x o -ren bukaerako –o hori genero

mozioarena dela uste du, alegia, Apalo eta Zailo-n dugun bera dela. Irigoien

(1981: 388-389) ez dago ados errenteriarrak dioenarekin, alegia, Velcho, Belso,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!