19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Izen ttipiak euskaraz 231

7.3. Hipokoristikoak egiteko hirugarren bidea: izenen labur tzea

Gorago erran dudan bezala, hirugarren bide hau lehenarekin batean

azaldu ohi da, ho ts, aldaera laburtuak bustirik ager tzen dira gehienetan. Datuak

ikusteko beste modu bat palataliza tzea burutu ai tzinetik izenak laburtuak zeudela

kontu egitea da, alegia, An u n t z i , Asun, Estanis… genituela pen tsa tzea, eta

hauek gero An u n t x i , Axun, Ixtanix bihurtu zirela. Hau, alabaina, gogorra egiten

da zenbait izenekin (*Domin, *Kon tzezi, *Mer tze) eta inoiz garbi xamar dago

aldaera laburtuak forma bustian duela iturri (Mantto). Behin edo beste bigarren

erabidearekin batean ere opa tzen dugu, ho ts, izen laburtua a tzizki hipokoristikoarekin

batean aurki tzen dugu.

Izenak hastapenetik labur daitezke (aferesia), erditik (izen trinko tze eta

barne labur tzea) eta bukaeratik (apokopea), kasu guztietan galdutakoa tamaina

berekoa ez delarik, gainera. Horien aldakan, beste iker tzaile ba tzuek egiten dutenari

jarraikiz, errepikapen edo bikoizketa deitu ohi dena ere eman dut. Zenbaitetan

izen bat toki batean baino gehiagotan sar daiteke, eta mugak tarteka ez

dira zeharo garbi egoten, errealitatea nik aldez aurretik prestatua nion orkoi hertsitik

i tzur tzen delako. Gainera, inoiz izen ttipia non sartu ez nekien, eta horiendako

«bestelakoak» deitu saila apailatu dut. Nolanahiko gisan, Stratmannek

gaztelaniarako dioen moduan (1935: 30, 35), aitortu beharra dago nabarmena

dela izenak errazak eta laburrak egiteko euskaran dagoen joera, zein ere den

xede hori erdiesteko ibil tzen den bidea.

Beste hizkun tzetan ere ezagunak dira izen labur tzeak: alemana dela

eta (Kurznamen, Abkürzungsnamen dei tzen dituzte), adibidez, Naumannen

(1976: 14 eta hurr., 1996: 1759) eta Debusen (1988: 37) datuetan ikus daiteke

izenaren lehen partea ezaba daitekeela (Andreas → Dreas edo Reas, Beate → Ate,

Cornelis → Nelis, Garlinde → Linde, Joachim → Achim, Wolfgang → Gang),

bigarrena (Andreas → Andre(e), Dietmar → Diet, Eckehard → Ecke, Isabel →

Isa, Wolfgang → Wolf ), erdikoa (Beatrix → Bax, Erika → Eka, Gisela → Gila,

Helmut → Helut, Marina → Mana, Monika → Moka eta Mona, Regina → Rena,

Ursula → Ula eta Ulla), bi aldeetakoak (Angelika → Geli, Claudia → Laudi,

Cornelia → Neli, Dolores → Lore, Joachim → Achi, Sebastian → Basti) eta, halaber,

handik eta hemendik moztu daitekeela (Dominique → Doi, Liselotte → Lilo,

Veronika → Vroni). Hizkun tza honetan, izen bikoi tzetan oinarritutako laburtzeak

ere badira: Klaus-Volker → Kafau, Hans-Jürgen → Hajü (Schultheis, 1976:

79), Anne-Kathrin → Anneka, Birgit-Charlotte → Bi-Cha, Hans-Joachim →

Hajo, Jens-Peter → Jepe… (Debus, 1988: 37).

Fran tsesean ere an tzeko zerbait dago: izena hasieratik labur daiteke

(Honorine → Norine), bukaeratik (Bénédicte → Béne), bietatik aukeran (Nicolas

→ Nico / Colas), edo bietatik nahitaez (Enmanuel → Manu). Izen bikoi tzen hi-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!