19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

198 Patxi Salaberri Zaratiegi

–x(s)o (FHV, 186-187). TAV-en (1.1.) Aran ibarreko Ilvrberrixo eta Anderexo

azter tzean «es ya antigua la identificación […] del sufijo –xo (escrito también

–xso) con vasc. – t x o en diminutivos […]» besterik ez du erraten.

Gorro txategik (1984, 131-132), Anderexo eta Anderexso azter tzean,

–xso, x(s)o a tzizkia aipa tzen du eta, euskarako – t x o -rekin alderatu ohi dela gaineratu

ondoan, dio menturaz –tto-rekin ere erka daitekeela. Iker tzaile berak (1984:

141) Andoston azter tzean erraten du izen hau Andoss-us-etik eratorri dela, –t(t)

o(n)- baliatuz, eta, –xso, xso-n-is a tzizkiak bezala, zehar kasuetan –n- bakarra

duela. Andoston-en –n hau, beraz, Oxson-ena bezala (ibid., 250-251), kontu grafiko

hu tsa dateke, zehar kasuetatik hedatu dena. Lan berean azal tzen du (235,

241. or.) –co(n) eta –ten(n) berrekailuek bezala honek ere bi aldaera dituela: herskari

bakuna duen –to(n) eta herskari geminatua duen –tto(n). Zernahi dela,

garbi dakusa akitanierako –tto(n) : euskarazko –to berdinketa (ibid., 370).

Hasselrotek (1957: 18) alde batera uzten du latin hizkun tzen –tt-dun

txikigarriak eta balio bera duen espainoleko –ito forma euskarazko –to-rekin

lotua dagoela dioen Cejador y Fraucaren teoria, euskal a tzizkiak artetan baizik

ez baitu nolabaiteko adiera txikigarria. Lapurterazko –tto-rekiko lotura ere ezesten

du Hasselrotek, -tt- grafiaren azpian soinu palatala (euskaraz t x idazten duguna)

dagoelako. Honela buka tzen du: «… la provenance basque des suffixes

romans en –tt- est une hypothèse gratuite, dépourvue de toute vraisemblance».

Tovar-en ustez (1985: 460) irudi luke, euskarazko –tto, - t x o, - t x u

a tzizkietan, txikigarriak egiteko munduan barna hedaturik dauden eratorpenaren

eta ho ts aldakun tzaren arteko uztardura gertatu dela. Morvanek (1996:

225), oker nire ustean, –to eta – txo berrekailuak –ko-ren aldaerak direla uste du.

Ikus –ko-ri eta –ño-ri eskainitako atal txoak.

Bizirik dauden –to, -tto-dun hipokoristikoak hauek dira:

– Felixto (Felix): Felíxto (Ara.).

– Jexuxto (Jexux): Jexúxtò (Goi.; adinekoa da).

– Joanto, Joantoa, Juanto, Juantto, Jantto (Joan, Juan, Jean): Juanto

de Esoyn, Juanto de Gorostiçu (Elduaien, Le. & Ta., 10, 19. or.), Juanto Goicoa

(Araia, 1455, Po., 2001, 12, 33. or.), Joanto de Alçate (Pasaia, 1457, Elortegi,

1992: 165), «Johanto de Elexalde, e Juanto, fijo de Juanto Goycoa» (Zaldu., 1460,

Po., 2001, 6, 337. or.), «Juanto de Gurruçeta e Juango de Gurruçeta», Juanto de

Vrbiçu (Idiazabal, 1463, Aierbe, 2006, 218, 23. or.), «Iohn (sic) de la Torre e Iohanto,

su fijo» (Gordoa, 1470, Zu., 1994, 10, 52. or.), «Iohanto, fijo de Iohn (sic)

Sanches de Bicuña» (Ilarduia, 1470, ibid.), Juanto de Ola (Andoain, 1475, Aierbe,

1993, 40, 122. or.), Juanto de Asyain (Genevilla, 1481, Po., 1998: 163), Juanto de

Liçarçu, Juanto de Illarrigui (sic) (Erre., 1490, C. & C. & G., 1997, 79, 94. or.),

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!