19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Izen ttipiak euskaraz 105

nik (Mi t xelet, O txoeta, Semeret...), eta oraindik ere euskaldun diren edo berriki arte

euskaldun izan diren herrietan ager tzen direlako buruenik (Blanquina de yrurcun,

Irur tzun; Sançin de Jaureguigoyhen, Duzunari tze-Sarasketa...). Erran bezala, ez dut

zalan tzan jar tzen a tzizki hipokoristiko horietako ba tzuen etorkia gure inguruko

latin hizkun tzetan bilatu behar dela, ez eta euskararen auzo horietan usaiakoak

zirela ere, zeren Hasselrotek dioenez (1957: 14) «les suffixes hypocoristiques

s’empruntent avec la plus grande facilité d’une langue à l’autre». Bego hau garbi.

Ondoko a tzizki eta lekukotasunak aurkitu ditut:

7.2.1. -(a)ga, -(a)ge

– Katalinaga (Katalin, Katalina): «Yten mando a Catalinaga de Basauri

yja de Sancho de Basauri» (Oñ., 1520, Zu., 1998: 406). Cf. Mi txelenak (AV-en

eta bestetan) –aga-ren balioaz dioena, antroponimoei i txekita ager tzen delarik

(Feloaga).

– Paskoalage (Paskoala): «Pascoalague de Muniue, e si la dicha Pascoallague

[…]» (Mark., 1513, Enríquez, 1989, 48).

Irigoienek (1995: 25) Bilboko auzoa den Txurdinaga-n Txurdin pertsona

izena eta –aga a tzizki toponimikoa daudela uste du, eta badirudi hizpidean

dagoela. Nolanahi ere, mendebaldeko euskara min tza tzen den alderdian

Katalinaga eta Paskoalage izateak Txurdinaga-n an tzeko zerbait ez ote dagoen

pen tsarazten dit. Euskal toponimia pixka bat ezaguturik, ordea, uste dut hobe

dela Begoñako auzoan –aga toponimikoa ikustea, oraingoz bederik.

7.2.2. -(a)ndo, -(a)nda

A t z i z k i a –ndo, -nda dela irudi du (cf. toponimian ager tzen den Zubindoa

eta Azkuek Morfología Vasca-ko 204. orrialdean bildu Orbarako xubingoa).

Hau honela bada Garzando, O t x a n d o, O t x a n d a -ren modukoak *Garzeando

(< Garzea + -ndo), O txoando (< O txoa + -ndo), O txoanda (< O txoa + -nda) bezalakoetatik

atera izanen dira, -oando, -oanda segidatik alegia. Honek, dena dela,

aipatu izenendako balio dezake, baina ez dirudi oilasko, oilanda-ren moduko

izen arruntak oiloa + -sko, -nda-tik irten zirela pen tsa daitekeenik. Azkuek (MV,

200-202) –anda (exkanda ‘hari tz txikia’ < arizkanda; oilanda, urdanda; Garibaik

bildu zuen O t x a n d a ere jaso tzen du: Artekalean andra O txanda Gabiolako)

eta –ando aipa tzen ditu, bai eta horiekin erlazionaturik dauden –kanda, -kando

ere, -anga, -ango-z landara. Zernahi dela, -ngo, -nko (erronkarierazko aldaera)

a tzizkia ere ematen du (ibid., 204), ho ts, gorringo, zuringo (gorrinko, zurinko),

po txingo – po txongo ‘pu tzu ttikia’, xubingo eta zorongo ‘eroxka’ hi tzetan duguna.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!