19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Izen ttipiak euskaraz 143

Eslabiar hizkun tzetan –ka eta –ko duten berrekailu txikigarri eta hipokoristikoak

badira (Beider, 2001: 72, 76), lehena femeninoa batez ere eta bigarrena

maskulinoa, baina ez naiz horren eta gurearen artean harremanik

badene tz errateko gauza.

FHV maisu lanean (255-257) Mi txelenak erraten du Akitaniako idazkunetan,

bokalen artean, cc eta tt grafiak ardurakoak direla, -cco(n) eta –tto(n)

bezalako a tzizkietan, c eta t-rekiko txandaketan betiere. Honen azalbide bat

izan daiteke, haren iri tzian, hasperendu gabeko herskari ahoskabe gogorrak

irudika tzen zituztela kontu egitea, ez geminatuak. Txandaketa th-ren eta t-ren

artean gerta tzen zenean, ordea, hasperendua adierazi nahi zela uste du. Ez da

hau, zernahi gisaz, eta autoreak dioen bezala, daitekeen azalpen bakarra, indoeuropar

hizkun tzetan, izen berezietan, kon tsonanteen geminazioa ongi ezaguna

delako. Gainera tzen du Galiako idazkunetan grafia bikoi tzak bakunekin batean

ager tzen direla, eta berez aspiratuak adierazi ohi zituzten letrak edo letra multzoak

erabil tzen zirela.

Verdek (1974: 284 eta hurr.) beste iker tzaileek mahaigaineratutako ustekariak

aipa tzen ditu, baina berak ez du garbi ikusten berrekailuaren nondikakoa,

eta bere buruari galdegiten dio Eneko-n (> Yéñego) ez ote dagoen Menéndez

Pidalek azter tzen duen –eko (> -(i)ego erroman tzez) erromatarren aurreko

hispaniar a tzizkia. Ondorio hau iristen du: «Nos perdemos en la noche de los

tiempos, pero lo que queda claro es que no llega a “demostrar” que el –co de

Enneco sea un vasquismo, aunque no deja de ser verosímil». Ikus, gainera, -iko

sarreran erran dudana.

Irigoien (1987: 59-63; 1990: 44-46, 1995: 16-17) ados dago Mi txelenak

dioenarekin, baina uste du –ko zenbait testuingurutan bizidunekin ere joan daitekeela

eta banaketa edo distribuzioaren eremua ez dela hain garbia. –Ti a tzizkiak

duen jokabide bera duela uste du: deklinabidean ibil tzen da, per tsona izenekin

eta izengoitiekin.

Nik bildu ditudan datuetan –ka femeninoa hagi tz gu txitan ager tzen

da, eta emazteki izenek berek ere –ko eraman ohi dute eskuarki (Auriko, Elbirako,

Mariko…); beharbada honen arrazoia oinarriko izena garbiro gizonarena

edo emaztekiarena –ez batarena nahiz bestearena– izatea dateke (ikus Mariner,

1956-57); cf. egungo Ar r i t x u , E st i t x u… femeninoak; ikus Iñigo & Salaberri

(1997: 261). Guztiaz ere, euskara arruntean –ka zenbaitetan emeekin erabil tzen

da, adibidez behoka (baina zaldiko) hi tzean; ikus Mi txelena (1954: 429). Velazak

dio (1996: 45-46) iberieraz –ka morfoa badela, agian per tsonak ekin tza egiten

duela edo haren alde egiten dela adierazten dukeena, ho ts, ergatiboaren an tzeko

zerbait datekeena, baina zer balio semantiko duen ez dago garbi, eta «las hipótesis

que se pueden formular no pasan de ser especulaciones con mayor o menor

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!