19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Izen ttipiak euskaraz 35

hau femeninoak egiteko hausak erabil tzen duen –(u)uwaa a tzizkiarekin identifika

daiteke. Zor tzigarren motan hiru mul tzo egiten dituzte Newmanek eta Ahmadek:

a) Bukaeran errepikapena duen hipokoristiko bikoi tza edo bir-hipokoristikoa:

Iyà → Ìyàale → Ìyàaleele, Ùbaa → Ùbaalè → Ùbàaleele, b) Amaieran

–ùwaa duen hipokoristiko bikoi tza: Audù → Àudoodo → Àuddoodùwaa, Bintù

→ Bintuutu → Bintuutùwaa…, c) Akabailan –iya(a) duen hipokoristiko bikoitza:

Àli → Alèele → Aliiliyà, Ùbaa → Ùbaalè → Ùbaaliyà, Uwa → Uwàale →

Uwàaliyàa. Ikusten den bezala, zor tzigarren sail honetan euskarak historian zehar

izan dituen a tzizki konposatuen modukoak ditugu, ho ts, Juankoto, Martixko

edo Totakoxe-ren tankerakoak.

4.17. Japoniera

Poser-ek (1984) eta Milamek (2006) berebiziko garran tzia ematen diote

hi tzaren egitura prosodikoari, japoniera bezalako «quantity-sensitive language»

batean. Lehen iker tzailearen arabera (1984: 221), hizkun tza honetan hipokoristikoak

aldatu gabeko per tsona izenen gainean era daitezke, - txan

a tzizkiaren bidez, edo, beste gisan, izena labur daiteke, baina ez nolanahi, ez eta

ere silaba egiturari so eginez, erroaren mora kopuruari begira baizik:

«To summarize what we have learned so far, modified hypocoristic stems

from names less than five morae long must be exactly two morae long, no

more, no less. The two morae must be of any form permitted in Japanese,

CVCV, CVV, or CVC. This last pattern I have thus far illustrated only where

the last consonant is a nasal, but I will illustrate the case where it is an

obstruent».

Mester-ek (1990: 484) –ko hipokoristiko a tzizkia ere –emazteki izenetan

agertu ohi den –ko-z bestelakoa da–, aipa tzen du eta dio silaba bakarreko

oinarri laburtuari gehi tzen zaiola: Hiromi → Hi-ko, Ro-ko, Mi-ko, Hik-ko, Hiiko,

RoN-ko, Mii-ko eta abar. Iker tzaile honek morabiko plantilla edo «template»-

a beti begira tzen dela dio, eta, Poser-i jarraikiz, hipokoristikoen oinarria (ez

oina rrian dagoen izena) luza daitekeela (Midori → Mii-čan) edo laburtu (Yooko

→ Yoko-čan), eta inoizka jauzi edo «skipping»-a ere ikusten dela (Mariko →

Mako-čan); ba tzuetan a tzizkiaren lehen kon tsonantea hedatu egin daiteke plantillaren

bigarren mora bete tzeko: Takako → Tač-čaN. Gehi tzen du per tsona izen

batek, oro har, hipokoristiko bat baino gehiago sor di tzakeela: Hiromi → Hiročan

edo Romi-čan, Midori → Mido-čan edo Mii-čan, Yooko → Yoko-čan edo

Yoo-čan, Hanako → Hana-čaN, Haa-čaN edo Hač-čaN, Takako → Taka-čaN,

Taa-čaN edo Tač-čaN. Izen gu txi ba tzuek bost moratik goiti dituzte, eta holakoetan

erroak «oinka» sailkaturik daude, oin horietako bakoi tzak bi mora dituela

(ibid., 225-226).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!