19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Izen ttipiak euskaraz 11

«Hagámoslo ver aplicando el mismo artículo a los [nombres propios] que

acaban en consonante, y sirva de ejemplo el nombre propio Machin, que equivale

al Martin de los castellanos».

Honek erran nahi duke Ma t x in , adibidez, erdarazko Martín-en euskarazko

baliokide tzat har tzen zela, ez azken hizkun tza honetako Martie edo

Marti(n)-en kide tzat. Hau berau gertatu da, beste maila batean, euskararen eta

erdararen artean, hau da, ardurakara euskararen erregistro jasoa eta lagunartekoa

garatu beharrean, erdarak, erdaretako batek, bete du jasoaren papera, eta

gureak, berriz, lagunartekoarena (ikus Zuazo, 2005: 217).

Nolanahi ere den, badakigu euskal izenak, ez hipokoristikoak bakarrik,

ani tzetan bazterturik geldi tzen zirela dokumentazio ofizialean, eta ager tzen

zirenean goitizentako ager tzen zirela: «Joan de Ahanoeta, dicho Joane Ona» (Andoain,

1475, Le. & Ta., 1996, 20, 67. or.), «Martin de Camino, dicho Martiehobe»

(Ziz.-Ad., 1470, Le. & Ta., 1996, 18, 62. or. = «Martin de Camio, dicho Martiobe»,

ibid., 59. or.), «Juan de Ydiaça, dicho Juane Gupuçua» edo «Juan Ydaqueiç

dicho Juane Guipuça» (Segura, 1496, Lu. & Zu., 2001, 95, 96, 90 eta 172. or.).

Azkenaurreko adibideak identifika tzaile edo deiturak ere erdara tzen zirela

erakusten du, de Camio hori, segur aski Kamioko(a) baten i tzulpena dena, are

gehiago i tzul tzen baita, erdarazko sudurkaria sartuz, Galizian-eta egin izan den

bezala (Boullón, 1997).

Egoera hau bera kausi tzen dugu oraino ere Iparraldean. Jean Etchamendy

edo Mañex E txamendi ber tsolariaz min tzo dela honela zioen Lafitte zenak

orain hogeita hamazazpi urteko lanean (1972: 13):

«Bai herriko bai elizako paperetan “Jean” deitua gatik, e txekoek eta ber tze

herritarrek ere Mañex erranen zioten. Fun tsean, aspaldiko usaia da gure familietan,

izen fran tses ofizialaren orde, eskuarazkoa ekar tzea».

Hegoaldean ere ofizialki Francisco edo Pedro María diren ba tzuk, Pantxito

edo Pellomari dira herriko giroan, Baztan aldean, konparaziorako. Bestalde,

eta mendiez honaindian betiere, Francisco direnek, euskal tzale tzen direnean,

Pa t x i izendatuko dute beren burua –gure kasua da hau–, Antonio, Jesús edo Miguel

dena euskal tzaletu edo aber tzale tzearekin Andoni, Josu edo Mikel bilakatuko

den bezala (1), hondarreko izen hauek (aurreneko biak behin tzat) berez,

jakina den gisa, S. Aranaren uztakoak diren arren, ez izen herrikoiak. Per tsona

izenen, identitatearen eta politikaren arteko harremanez luze min tza liteke, baina

(1) Joan-etorriko i tzulia egin duenen bat ere ezagu tzen dut, alegia Miguel bat Mikel bihurtu

zena, baina azken urte hauetako giroak eta gora nahiak bul tzaturik, an tza, berriz ere Miguel

izatera bihurtu dena.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!