19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Izen ttipiak euskaraz 229

7.2.111. -zo, -zu, -za (cf. – tzo, - tza)

Luchairek (1881: 160) Gipuzkoako egungo – t x o, - txu txikigarria dakusa

Leireko Anderezu, Andereço-ren azpian (Anderezu eta Andereco badaude, baina

ez, dakidanez, Andereço-rik). Mi txelenak (AV, 20. or.) –sso, -zo, -zu a tzizkiak

aipa tzen dituen arren, ez dakar bestelako zehaztapenik. Ez dakit Rohlfsek (1951

[1933]: 484-486 eta 512) ematen duen –as (Gaskuña) / -azo (Aragoi) // -òs (Gaskuña)

pareka tzeak a tzizki handigarriekin zerikusirik ba ote duen, ho ts, eta

buruenean, latineko –aceum, -oceum-ekin loturik ote dagoen. Arazoetako bat

bokala gal tzearen arrazoia ematea li tzateke. Aisekiago azal daiteke hastean adjektiboak

sor tzeko ibili bide zen –iciu a tzizkiaren eratorri tzat (ibid., 507), alegia,

Pirinioen iparraldeko isurialdean –is eta aragoieran –izo denaren haurride tzat,

hau alemaniar iker tzailearen arabera txikigarria ere izan baitaiteke. Zernahi

dela, bokalaren arazoak hor jarrai tzen du, ez da desagertu.

Ménedez Pidalek (1986 [1926], 41 2

, 209) Santoñako kartularioko Ortiço,

Hortiço bil tzen du eta dio kristau idazkun batean aurkitutako Forticius bera dela.

Irigoienek (1995: 23) Belazo, Garseça, Gasseza eta Lopeço formek –iciu, -icia-rekin

loturik dauden galdegiten dio bere buruari, hasierako –i-rik ez badute ere. Alabaina,

egian tz handiagokoa irudi tzen zaio –cius, -cia eta –tius, -tia bukaerak zituzten latineko

izenetan oinarriturik egotea, analogiaz. Nolanahi ere den, euskal tzain zenak

– tza a t zizk ia – tza mul tzokaritik bereizi beharra dela uste du, hondarreko honen

aldaera zaharra – tzaha zelako. Gorro txategik (1984: 132) Anderexso izenean ageri

den a tzizkia iruzkin tzean honela dio: «Frecuentemente [se documenta] en nombres

medievales: Andreçu […] y su variante Anderazo […], Anderaza […], Nunuso (frente

a Nunuto) […], Annaso […], Anasso […]». Honek menturaz erran nahi duke izen

hauetako bukaerak, hau da, hemen aztergai duguna eta –s(s)o, a tzizki bera direla.

Lekukotasunak:

– Anderaza, Anderazo, Anderazu, Anderezu, Enderazu (oinarrian

Andere dago. Cf. Andre, Apardoze, 991, M. Duque, 12): Anderazo (759, Ubieto,

1976, 1, 9. or.), «Ego Paternus et uxor mea Anderazu» (940, ibid., 28, 44. or.; Val.,

945, 20, 40. or.), «ego Paternus et uxor mea Enderazu» (Val., 945, 41. or.), Anderazo,

Anderazu (ibid., 957, 35, 57. or.), Anderaza (ibid., 984-995, 46, 68. or.),

«Kasa de Anderezu Xemenones» (I tzalle, XI. m., Leire, 184), Andereçu Heresaiz

(Gudugarreta, Gipuzkoa, XI, m., Leire; Gorro txategik aipa tzen du, 1984: 128),

Andereçu (1142-1159, Goñi, 240), Anderaza (Gorr., 1984, 132). M. Alvar-ek

(1976: 23-24) andere-rekin lo tzen du izena, baina bukaerarako franko sinesgai tz

eta bi txi zaidan –azo ‘a tsoa’ proposa tzen du. Gorro txategik (1984: 132) Akitaniako

idazkunetan azal tzen den –x(s)o-rekin (Anderexso, Anderexo…) eta Erdi

Aroko -s(s)o-rekin (Annaso, Anasso, Nunuso) lo tzen du, aipatu bezala, eta Anderazo

forma Anderezu-ren aldaera dela ere badio.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!