19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Izen ttipiak euskaraz 263

hemen, dr mul tzoa dela, ez d hu tsa (cf. Del Vallek jaso tzen duen Chaxi = Doña

Grazia), r horren izaera zein baita ere.

8.6.1.6. Hor tz hobietako sudurkariaren busti tzea ([n] > [])

Bildu ditudan gertakari honen lekukotasun gehienak Euskal Herriko

ekialdekoak dira, Iparraldekoak eta Nafarroakoak; azken honetan mendebalderenik

opa tzen ditugunak Goizuetakoak dira batetik, eta Irur tzun-

Basaburuetakoak bestetik. Hemendik sartalderan tz badira sudurkari bustia duten

izenak: Martiñ Uztapideren lanean, Joxepiña (→ Piña) Astigarraga-Asteasun,

Austiñ(a), Fermiña, Joakiñ, Kattaliñ, Xaturdiñe Perurenak Lei tzan eta Goizuetan

bildutakoetan…, baina kasu hauetan ez dakit palatalizazioa adierazkorra den,

aurreko bokal sabaikariak sudurkariari eragin dion, ho ts, automatikoa den, edo

biak batean azal tzen zaizkigun. Nolanahiko gisan, irudi du emakume izenak

behinik behin, ho ts, Fermiña-ren tankerakoak adierazkorrak direla, Juan Jose

Zubiri lankideak diostanez, ohikoa Joakina, Martina erratea baita Goizueta alderdi

horretan. Iñaxio, Iñaxi-ren modukoak, bestalde, arruntak dira Gipuzkoan

ere, Nafarroan ez ezik.

8.6.1.7. Dardarkarien eta albokoaren palataliza tzea ([r], [r ], [R], [l] > [λ])

Dardarkariaren palataliza tzea, ho ts, alboko sabaikari bilaka tzea

ekialdeko tzat har daitekeela dirudi, ditudan datu historiko bakanen arabera,

baina edozein modutan gai hau, hemen uki tzen ari naizen beste ba tzuk bezala,

hobeki eta sakonkiago aztertu beharra dago. Nire datuen arabera Aulli,

Malliato… Ul tzamatik ekialdera azal tzen dira, baina Aramaio–Arra tzolan Pillo

dugu 1498an, eta Aizpitartek Pello bil tzen du XVIII. mendean. Luzaiden,

bestalde, Pello lekuko tzen eta erabil tzen bada ere, egun Peio da usaiako aldaera

eta Pelo ere ezaguna da (6). Peio XIV. mendean aurkitu dut lehen aldiz,

Nafarroa Beherean. Kontuan eduki behar da Iparraldean Pei, Peir, Peis, Pes

ezagunak zirela Erdi Aroan, eta agian aldaera horiek zer ikusi izan zuketela

Peio-ren sorreran. Ain tzat hartu behar da, berebat, eta ikusi bezala, horzkari

ahostuna palataliza tzea gertakari ezaguna dela, eta menturaz honek ere eragina

izan dukeela aipatu aldaera horren sorreran (cf. Pedro > Predo > Preddo >

*Peddo > Peio).

(6) Baliteke aldaera honek nolabaiteko adiera edo ku tsu handiagarria izatea, baina galdekatu

dudan berriemaileak ez du gure susmo hau baie tsi. Cf. Lafittek (1987 [1944]: 149) aipa tzen

dituen Manana ‘grosse Marianne’ (Mañaña), Tote ‘gros Joseph’ (Ttotte). Hala ere, Lhandek

(1926: 853) «Pele dimin. de Pierre (prénom)» dakar; honen aldamenean, ordea, Pelle ere aipa tzen

du (ibid., 854). Barbierrek (1987: 128-129) eta O tsobik ere (1992: 166) Pelo darabilte.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!