19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Izen ttipiak euskaraz 163

7.2.49. -lot (< -lo + -ot / -t)

– Garzilot (Garzi): Garcia Garceyz de Garçilot (Lukin, 1330, LPN,

277). Zalan tzazkoa da; cf. Domenga Garcia de Garcia Lot (ibid).

7.2.50. -nko, -ngo

Gorago, –(a)ndo, -(a)nda azter tzerakoan ikusi dugun bezala, Mitxelenak

–nga a tzizkia inoiz –nda-tik atera dela uste du (urdanda > urdanga).

Irigoienek (1995: 22), ordea, urdanga urde-tik erator tzen du zuzenean, ho ts,

urdanda-tik igaroarazi gabe, eta honetaz landara gorrinko > gorringo, zurinko >

zuringo, luzanga / luzanka (‘luxea’ edo) eta txardango ‘karobian harria mugitzeko

ibiltzen den makilarik txikiena’ / txardanko ‘zurezko ma txarda txikia’ ere

aipa tzen ditu. Zernahi dela, a tzizkia ez da batere emankorra, antroponimian

behinik behin. Mendiga txak (in Irigoien, 1957: 154) xamarinko «que se llama el

potro y caballo pequeño», xibinko «puente pequeño ó puentecico» bil tzen ditu,

ho ts, zamari-ren eta zubi, zibi-ren txikigarriak.

– A rt x a n g o (< *Gar txango). Irigoienek (1982: 628) Irunberriko 1366ko

Miguel Archango deizioaren bigarren osagaia Garzea, Garzia-ren eratorrietan

sar tzen du eta Lupanco-rekin (Lupo-tik) pareka tzen.

– Lupanko: Lupanco (1027, CSM, 181). Irigoienek dio (1983: 23) hemen

Lupa- + -nko ditugula, eta oinarria Lupo-tik atera dela, «euskaraz bete tzen

den erregelaren arabera» (23), ho ts, -o- > -a- aldakun tzaren arabera. 1995eko

lanean (22) berriz ere etimologia bera proposa tzen du.

– ot x a n k o, o tsango (O t x o (a), O t s o (a)): Johan Ochanquo (Artaxoa,

1366, LPN, 437). Irigoienek (1983: 23) oinarrian O txa- izena dagoela dio, eta

hau o t s o ‘o tsoa’-ren busti tze adierazkorra dela; Enenko (Ennenco) ere aipa tzen du.

E txalarren Osango izeneko e txea ageri da XIX. mendean, O tsángo ebakia egun

(Ap. & Sal.).

7.2.51. -no, -na

Irigoienek (1995: 21) –no eta –ño bat-bera direla uste du; bigarren hau,

Bizkaiko euskal tzainaren arabera, palatalizazio adierazkorraren ondore dateke.

Amañi-n ageri den –ñi a tzizkia –ño-ren aldaera tzat ematen du.

(23) Erreferen tzia oker ematen du; izen hau azal tzen den agiria ez da 92.a, 181.a baizik.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!