19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Izen ttipiak euskaraz 259

fologikoa eta fonologikoa, batean ager tzen badira ere. Lehenaren maiztasuna

handitu egiten da, jakina, era bateko edo besteko izen labur tzeak ere ain tzat

har tzen badira, eta uste dut ain tzat hartu behar direla, hagi tz oker ez banabil

hipokoristikoak molda tzean oinarrizko izenaren hasierako, bukaerako edo erdiko

labur tzeak, egun, behinola baino aise gehiagotan azal tzen direlako.

Hogeigarren mendean, Sabino Arana eta Julio Eleizalderen iraul tza

onomastikoa gertatu zen lehenik, gerla zibilaren ai tzinetik, eta Satrustegirena

gero, Frankismoaren azken urteetan eta «tran tsizioa» deitu denean. Gaur egun,

autore horiek asmatu, moldatu eta bildutako izenak erabil tzen dira, bai eta

Abandokoak irekitako bidetik geroago sortu direnak ere: Bidane, Eguzkiñe, Ixone,

Izarne, Zuriñe, e.a. Gure egunotan ardurakoak diren beste izen ani tz «ekologiko»

edo «naturatikako» deitu di tzakegu: E k a i t z , Haizea, Ha r i t z , Hodei, Ibai,

Ihin t z a , Ilargi, Ira eta Iradi, Izar eta Izarra, Lizar, Zumar…

Oraingo izen hauetako guztiak, edo gehienak behinik behin (cf. Akitaniako

Arixo deo), berriak dira, aurreko mendeetako sistema onomastikotik,

izenak para tzeko finkaturik zegoen ohitura eta usadiotik hastan tzen direnak,

eta irudi du hiztunek oraindik ez dituztela erabat barneratu, hipokoristikoak

sor tzeko garaian behin tzat: Axier, Bidañe, Egoi tx, Gaixka, Go txone, Ha r i t x , Olatx,

Xorkun, Xumar… bildu ditut, baina, datuetan ikusten den moduan, askoz

gu txiago balia tzen dira palatalizazio bideak izen berri horiekin tradizio zaharrekoekin

baino. Beharbada denbora kontua izanen da, barnera tzeko eta izen horietara

jar tzeko hamarkada ba tzuk behar ditugula, baina ez dakit gauza zertan

geldituko den. Bestalde, eta goitiago erran dudan bezala, izen neutrotako Beñat,

Eñaut, Maddalen, Maddi, Manex, Pello, Xalbat eta abar para tzea hipokoristikoak

era tzeko euskaraz izan den eta oraino ere baden sistemaren aurka doa,

horiekin palatalizazio bidea i txirik dagoelako eta egun ditugun a tzizki bakanak

balia tzea beste aterabiderik ez delako, hau egin badaiteke behinik behin. Izan

ere, ez dirudi Beñatto, Eñ a u t x o, Maddalentto, Maddiño, Manexto edo Xalbañoren

modukoak sor tzea txoil erraza denik.

8.6.1. Ho ts sinbolismoa. Baliabideen emankortasuna eta banaketa

geografikoa

8.6.1.1. Txe txekari afrikatua ([č])

Txe txekari afrikatuaren erabilera franko arrunta da Hegoaldean orain,

eta aski hedaturik egon da Erdi Aroan eta geroko denboretan ere. Del Valle Lertsundik

aipa tzen duen eta literaturan ere opatu dudan [č]-ren erabilera protetikoa

(Albi → Txalbi, Ana → Txana, Andres → Txandres, Anton → Txanton,

Elena → Txelena, Esteban → Txesteban, Ordoño → Txordon…) egun galdua da,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!