19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

134 Patxi Salaberri Zaratiegi

hizkeretako a tzizkiak azter tzen ari delarik, erraten du –it, txikigarria denean,

–ittus-etik atera dela eta espainoleko –ito-ri dagokiola. Hasselrotek (1957: 23,

37) uste du lotura zuzena dela latin hizkun tzetako –tt-dun a tzizkien eta latinez

arruntak ziren zeltatikako –itto, -itta-dun (Gallitta, Pollitta…) cognominen artean.

Tovar-ek (1985: 464) –ito-ren etorkia «eztabaidatua» dela dio eta erromatar

inperioaren garaiko hipokoristikoetan (Ateuritus, Autaritus, Bonitus, Gallita,

Induitus, Nonnita…) ager tzen dela. González Ollek (1962: 261. or. eta hurr.)

jaulki diren ustekarien bilduma modukoa egiten du eta, denen artetik, etorki

germaniarra eta zelta aldezten dutenak ematen ditu egian tzik handieneko tzat.

Berak uste du, oraino zer azaldu badela erraten badu ere, Hasselroten teoria

zeltikoa dela egun sinesgarritasun handiena duena.

A tzizki hau dela-eta honela dio Buesak (1989: 48) egungo Aragoiko

hipokoristikoak azter tzean:

«Sorprende la gran difusión de –ito, -ita, que precisamente por ser raros en

sustantivos comunes y adjetivos de las hablas aragonesas, tienen un matiz

marcadamente cariñoso».

Egun usaiakoa da Hegoaldean, ezaguna baita a tzizki hipokoristikoak

aise igaro tzen direla, maileguan, hizkun tza batetik bestera (Hasselrot, 1957: 14,

41-43). Arrazoia gaztelaniaz ohikoa izatea da, baita hizkera arruntean –ica, -ico

ibil tzen diren tokietan ere, duen balio adierazkorragatik (Blanquita, Isidrito

Uxuen, erraterako). Nafarroako erdaran, antroponimoetan, zenbait aldiz –ico

eta -ito bereizi egiten dira: lehenak tamaina adierazten du, eta bigarrenak hipokoristikotasuna

(Luisico ≠ Luisito, Pedrico ≠ Pedrito, Uxuen).

Egungo kasuren batean –itos dugu, ez –ito, oinarrizko izena –s-ez

buka tzen denean: Karlos → Karlitos, Merzedes → Merzeditas, Milagros → Milagritos.

Fun tsean gaztelaniako usadioa da hau; ikus Carreño (1999).

– Adelita (Adela): Adelíta (Ea., El.).

– Agedita (Ageda): Agedíta (El.).

– Alfonsito, Alfon tsito (Alfonso, Alfon tso): Alfon tsíto (Ara.), Alfonsíto

(Les.).

– Andresito, Andresitto (Andres): Andresíto (Ig.), Andrésittò (Lei.).

– Anita (Ana): Aníta (Garazi, Lab., Luz., Zub., Zug.), Anita Lopepe

(Larzabale-Bunuze, He., 2004-III-18, 3), Anita Falxa (Larzabale, He., 2005-2-

17, 5). Anéta ere bada.

– Anjelita (Anjeles): Anjelíta (Ara., Ig.).

– Anpaitto (Anparo): Anpáittò (Lei.).

– Barbaita (Barbara): Barbáita (Ara.).

– Bittorito (Bitorio, Bittorio): Bittóritò (Lei.).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!