19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Izen ttipiak euskaraz 131

Plácida) dihardu eta dio hauek gaztelaniaren hizkun tza sistema hankazgora tzen

dutela, -in arruntean gizon izenekin erabil tzen delako. Fran tsesez eta italieraz ere

an tzeko zerbait gerta tzen da (Glez. Ollé, 1962: 214-216); iker tzaile honek gaztelaniaz

bakarrik –ino, -ina dokumenta tzen direla erraten du (ibid., 191), baina aldaera

apokopatua Oviedon ageri dela, Bonin, Johanin, Maladin-en tankerakoetan. Autore

beraren irudiko (ibid., 329), gaztelaniako a tzizkiaren iturburu argia ‘jatorria’,

‘jabegoa’, ‘an tza’ adierako adjektiboak sor tzen zituen latineko –inus da. Beranduago,

1353ko El Libro del monedage de Tudela azter tzen ari dela (1971: 488), erraten

du bertan –ino eta –ito ez direla azal tzen, mirestekoa ez dena, arrazoi geografiko eta

kronologikoengatik, baina gehi tzen du –inus-en ondorengoak garai bereko testuetan

badirela (Johanin Iruñean, 1385ean).

Buesak (1989: 46, 46) –in-ekin eratutako Aragoiko Chuchín, Chusín

(Jesús), Chonín (Ascensión, Asunción), Pachín (Francisco, Joaquín) eta beste aipatzen

ditu, eta dio arrunta dela gaztelaniaz min tza tzen den franko lekutan. Kanarietan

burges familietako haurren izenetan erabili izan da –in (Morera, 1991:

204, 217). Saurak (1999-2000: 178) Bernardino eta Chuanina jaso tzen ditu Benasquen.

«Langue d’oc»-en eremuan ere ohikoak dira –in, -ine (eta –ie) / -ina

bukaera duten izenak: Arnaudin, Jantine… (Fénié, 1992: 84-85), Amadine /

Amadina; Arnautin – Arnaudin - Nautin – Naudin; Blanquine / Blanquina, Bonine

/ Bonina… (Grosclaude, 1992: 33, 36, 60, 61); Iglesiasek (2000: 176, 264)

okzitaniar a tzizki tzat har tzen du –in, –ina. Dauzaten arabera (1988 [1949]: 113),

lehen bizitasun handia zuen berrekailuak (Jeannin, Perrin…), eta batez ere Frantziako

hegoaldean gorde da. Michaelssonek (1939: 112) Parisko Erdi Aroko datuetan

aurkitu ditu Aubin (Auberi), Bertin (Bertaut), Gilebin (Gilebert), Marguerin

(Marguerite) eta abarren modukoak. Beider-ek (2001: 48-50) –in a tzizki

hipokoristikoa fran tsesez erabili izan dela dio eta, horregatik, ez dela harri tzeko

Erdi Aroko Fran tziako askenazi izenetan kausi tzea; zailagoa da, autore beraren

arabera, Sui tzako eta Alemaniako juduen artean zergatik ageri den azal tzea, germaniar

errorik ez duten izenetan.

Dolçek erraten du (1960: 394) latinez –inus eta –illus-ek, zuten izaera

hipokoristikoari esker, patronimikoak sortu zituztela: Carinus Carus-en semea

zen, Drusilla Drusus-en alaba, Messalina Messalla-rena; ikus, halaber, Kremer-ek

(1995-96: 219) dioena.

Nabarmen tzekoa da, bestalde, hainbat izengoititan aurki tzen dugun –in

a t zi z k ia : Kaskin, Malsin, Muxin, Per t xin , Tirin, Matachin, Zurrutin (Salaberri,

1995: 155); Luzaiden, 1886an, Chirrisquin eta Chirrisquin hija e txeak dokumentatzen

dira (Sat., 1965-1966: 29). Cf., gainera, Artaxoako 1330eko Bartolo Charrin

(1330, LPN, 292). Txikirrin Aezkoako e txea da 1740tik gu txienez, eta deitura ere

bai, Nafarroan. Iberiar epigrafian emakume izenak sor tzeko erabil tzen ziren osagaien

artean –in berrekailua bide zegoen (Velaza, 1996: 38-39).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!