19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

3. Hipokoristiko edo izen ttipiaren

definizioa eta beste

3.1. Zer da hipokoristikoa?

Ai tzina baino lehen komeni dela dirudi hipokoristiko tzat zer uler tzen

dudan azal tzea. González Ollek dio (1962: XXII), txikigarriez ari delarik, ez duela

definiziorik eman nahi, baina liburua idazteko ezinbesteko duenez gero, zehazten

du txikigarri tzat a tzizki txikigarria hartu duten hi tzak ematen dituela; hauek

txikigarri sintetikoak dira, izen eta izenondoz osatutako txikigarri analitiko dei tzen

dituenez bestelakoak. Armasen iri tzian (1974: 195) hipokoristikoak populuak pertsona,

animalia edo gauzen izenetarik apetaz erator tzen dituen formak dira, zein

lagunartekoagoak, «intimoagoak» eta laburragoak baitira jatorrizkoak baino.

Leónek (1980: 56) familia ohiturak sortutako izen aldaerak direla dio, eta

maitasunean, tradizioko erabileran eta haurrek izen horiek osorik ebaki tzeko duten

zailtasunean oinarriturik daudela. De Klerkek eta Boschek ere (1997: 106) familiak

izen ttipien sorreran duen garran tzia nabarmen tzen dute, eta horrekin batean

umeek izenak ahoska tzeko dituzten oztopoak ere aipa tzen dituzte hipokoristikoen

iturburu tzat. Lázaro Carreter-en arabera (1990 [1953]: 223) hipokoristikoa amultsuki

erabil tzen den hi tza da, zenbait aldiz nolabaiteko i txura txar tzea jasan duena.

Termino honekin, aipatu autorearen iri tzian, izen bereziek familia hizkeran izaten

dituzten labur tze eta i txuraldaketak adierazi ohi dira. Moreraren arabera (1991:

206) «hipokoristiko» hi tzarekin erakun tza txikigarri jakin ba tzuk ematen dira aditzera,

bai eta ere konfian tza edo onginahia eragiteko, sor tzeko egiten diren izen

berezi edo arrunten i txuragabe tzeak, usaian labur tzearen ondorio direnak.

Feldmanen irudiko (1959: 242), «pet-names» direlakoak bakarrik hurbilekoendako

dira, «for special intimates only»:

«Pet-names, for instance, suggest an intimacy in which one can treat another

or be treated as a child. Their use in non-intimate occasions quickly brings

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!