19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Izen ttipiak euskaraz 17

Bilakaera horiek guztiak azal tzeko bi «hurbil tze» dakuski: autosegmentala

eta melodiko edo metrikoa. Errepikapenezko hipokoristikoetarako

proposa tzen duen egituraketa lanaren tituluan ageri den ANAR da, ho ts, silabahastea

(«attaque» fran tsesez, «onset» ingelesez) + silaba-muina («noyau» edo «nucleus»)

+ silaba-hastea + errima («rime» edo «rhyme», muina eta koda bere baitan

bil tzen dituena, silabaren barnean). Kon tsonanteek zenbait murrizketa dituzte,

ager tzeko tenorean:

a) Hipokoristikoaren koda-kon tsonantea beti izenaren koda batetik

atera da: Alfred eta Chantal-en izen ttipiak Fefed, Tatal dira eta ezin

dira erabili, adibidez, Frédéric eta Nathalie-ren hipokoristiko tzat.

b) Hipokoristikoaren haste-bokala beti izenean eginkizun bera duen

beste batetik irten da: Féfé Félix-ekin lot daiteke, ez Joseph-ekin,

Sissi Sylvie-rekin erlaziona daiteke, baina ez Régis-ekin, erraterako.

c) Hipokoristikoan koda-kon tsonanteak izenean zuen bokal bera du

ai tzinean: Almeyric → Riric, Ernest [eRnes] → Nénesse bai, baina

Frédéric → *Dédéc, Régis → *Réresse ez, konparazione.

d) Hipokoristiko baten silaba-haste konplexuaren osagaiak beti eta

bakarrik izenaren silaba-haste konplexutik atera tzen dira: Christine

→ Cricri bai, baina Christine → *Tritri ez; François → Soisoi bai,

baina François → *Foifoi ez.

Alegia, jatorrizko izenaren segmentu baten silaba-haste edo errima

beti a txiki tzen da hipokoristikoan eta izen ttipia sor tzeko izen osoa silaba batera

murriztu beharra da: hola bada, Paulette, erraterako, Po edo Let-era labur

daiteke, baina ez Pol-era, eta, horregatik hain justu, Popol Paul izenetik aterako

da eta ez Paulette-tik. Bigarren pausoa, ikusten den bezala, CV segidaren

errepikapena da. Inoiz, bestalde, oinarritik ateratako silaba-hastea bakundu

daiteke (Alfred → Fefed), baina hau aukerazkoa da, ez nahitaezkoa (Brigitte →

Bribri edo Bibi). Bakun tze horretan, gerta tzen bada, silaba-hastean lehena ez

den soinua gal tzen da.

Nelsonek ere (1998), fran tseseko izen ttipiak azter tzean, garran tzi handia

ematen dio izenaren silaba eta prosodia egiturari.

4.3. Ingelesa

Hizkun tza honetan, Seun-Hoon Shin-ek S. Davisen argitaragabeko

lan batean oinarrituz dioenez (1998: 445-446, 2003: 420-422), hipokoristikoak

hiru taldetan sailka tzen dira, labur tze bilakabideen ereduen arabera:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!