19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

108 Patxi Salaberri Zaratiegi

Errenteriakoak bildutako eleei bizardo ‘bizarduna’ edo, gurdo ‘guria, biguna’ (<

guri ‘gan tza’) eta ezkerdo gehi tzen dizkie.

Irigoienek (1995: 4-6) Bizkardo («la casa de labor de Bizcardo Arteche»,

Gipuzkoa, 1857), Ezkerdo (Garcia Ezquerdo, Valbanera, 1108) eta Gogordo

(«la casa de labor de Gogordo», Gipuzkoa, 1857) –do-z osatutako tzat ematen

ditu. Zernahi dela, Ezkerdo izengoitia izan daiteke eta Bizkardo, Gogordo toponimoak.

Mendebaldeko euskararen bizardo ‘bizarduna’ eta ugerdo ‘zikina,

zoldaz betea’ izenondoak, Lapurdo toponimoa (> Lapurdi) eta Ilurdo, Ilurde

antroponimoak ere aipa tzen ditu. Bizkaiko euskal tzainak –do hau –to bera ote

den galdegiten dio bere buruari (ibid., 5) eta eran tzuten –r-ren ondoko

ahostun tzea arrunt gertakari zaharra dela euskaraz. Ossau ibarreko Erdi Aroko

dokumentazioan –dolo, -dot a tzizki hipokoristikoak ageri dira (Johandolo,

Joando), -olo eta –ot hu tsa dutenen aldamenean (Arramonolo, Johanolo… Ikus

Irigoien, 1995b: 31-32).

Hugaldek (2002: 332-333), de Rijken oina tzetan muga adlatiboaren

marka azter tzen duenean, erraten du ezkerdo-n eta ugerdo-n azal tzen den –do

a tzizkiak igurzkari ahoskabe ondoan –to aldaera duela (koipezto, pekazto), eta

beti gorpu tz ezaugarri gai tzesgarria adierazten duela. Espainoleko zurdo ‘ezkerra’-n

dagoen bera dela gehi tzen du eta ez duela etimologia ezagunik.

J. Gorro txategik (2003: 31, 33) erraten du Hagenbacheko zilarrezko

xaflak kausitu arte ez zela segurua akitanieran –do- a tzizki beregainik ba ote

zegoen, nahiz Gisondonis (dat.) eta Sembedonis (gen.) lekukoturik egon, eta, nik

atalño honetan egin dudan bezala, sudurkari ondoko ahostun tze tzat har zitekeela

gehitu. Orain, ordea, Carerdonis (gen.) eta Sembedonis (gen.) ikusirik, garbi

dago akitanieran –do a tzizkia bazegoela, Gasteizko irakaslearen iri tzian. Hogeita

hamar urte lehenago Andersonek (1973: 233) illurdo Ascoliko illurtibas-ekin

lotu zuen (eta Berástegui Italiako hiri horretako bron tzeko bilustibas-ekin; oroitu

beharra da agerdo eta burdo ere ageri direla Turma-n: nalbeaden agerdo f[ilius] /

ordumeles burdo f[ilius]).

Hurrengo lekuko hauek bildu ditut:

– Joando, Juando (Joan, Juan). Labaiengo Juandonea (1726), Joándenià

([j], egun) oikonimoaren oinarrian da.

– Ma txindo (Ma t x in). Gain tzako 1568ko Machindo-n dago (HA.p.,

2), eta Aldazko 1726ko Machindena-n ere bai, an tza duenez.

– Migeldo (Migel). Aurizko Migueldorena oikonimoan ageri da,

1794an eta 1796an (Sat., 1961: 218 eta 1965-1966: 33).

– Zabardo (zabar ‘u tzia’, ‘nagia’, Irigoienen arabera [1995: 4]): Zauardo

submerinus (Lea txe, 1193, VM, 36). Cf. Fortunius Çabarra de Baranin (Bara-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!