Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia
Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia
Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia
You also want an ePaper? Increase the reach of your titles
YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.
Izen ttipiak euskaraz 9

forms of first names (Sue, Cath, Pat) and “ee” derivatives of first names (Susie,

Cathy, Patty) are considered as nicknames» (Zai tzow, Skipper eta Bryant, 1997:

84). Hau harrigarria da, bereziki kontuan har tzen badugu bigarren iker tzaileak

lehenagoko beste lan batean kontrakoa dioela, hi tzez hi tz «… a nickname is a

name which is not derivative from a person’s given name or a diminutive of it. It

is a name which is substituted for, or used alternatively with a person’s given

name» (Skipper, 1986: 134). Bistan da, beraz, denbora igaro tzearekin iri tzia aldatu

duela.

Beste iker tzaile ba tzuek ere izengoiti tzat har tzen dituzte nik lan honetan

hipokoristiko tzat ematen ditudanak (ikus apokope edo «regression» delakoari

eskainitako atala), ho ts, izenaren aldaera laburtuak, a tzizkidunak edo

a tzizkirik gabeak (H. B. Allen 1956, Stankiewicz 1957, Mook 1967, Kaden

1972, Seeman 1983, Debus 1988, Holland 1990, Neetthling 1994 eta 2005, De

Klerk & Bosch 1996 eta 1997, Butkus 1999, Davis & Zawaydeh 1999, Grüter

2003, Abel 2004, Mehrabian 2006 [1997]), baina ez denek (Armas 1974, Busee

1983, Short 1983, Morera 1991, Piñeros 2000, Bodenhorn 2006).

Besteren batek ongi bereizten ditu bi sailak, nahiz onar tzen duen

hipokoristikoetako ba tzuk izengoiti bilakatu direla (Iglesias, 1980). Frankek

(1975: 514), berriz, uste du per tsonaren ezaugarri bat nabarmen tzen duen

izengoitia («der Bei- oder Übername») hipokoristiko bihur daitekeela, maitasunez

erabilia denean. Kennedyk eta Zamuner-ek (2006) goitizen tzat har tzen

dituzte hipokoristikoak, baina «hypocoristic nickname» azpisailean koka tzen

dituzte; hauek, dena dela, zenbait kiroletako hiztegian segurik, deituretan

egon ohi dira oinarriturik, gure arteko ba tzuk bezala (cf. Xala pilotari famatua,

erraterako). Lieberson & Kennyk (2007) hipokoristikoak «nicknames»

etiketa zabalagoaren barnean sar tzen dituzte, baina gero, beharrak eraginda,

«shortened forms of a given name» i tzulira jo behar dute haiek adierazteko,

izenarekin erlaziorik ez duten bestelako izengoitietatik (Red, Swifty-ren modukoetarik)

bereizteko.

Fokker-ek (1960) sail banatan ezar tzen ditu errusierazko izen laburrak

eta izen adierazkorrak (hipokoristikoak eta gai tzestekoak), eta Lawsonek ere

(1973: 222-223) ingelesezko izen laburrak (Daniel → Dan, David → Dave, Frederick

→ Fred, James → Jim) eta izengoitiak (Daniel → Danny, David → Davey,

Frederick → Freddy, James → Jimmy) mul tzo banatan sailka tzen ditu. Hondarreko

iker tzaile honek, beranduagoko beste lan ba tzuetan (Lawson & Roeder,

1986; Lawson, 1990: 323), izenetarik eratorritako aldaerak ez ditu izengoiti tzat

har tzen, maitasunezko forma tzat (David → Davey, James → Jimmy, Patricia →

Pattie, Robert → Bobby) edo izen labur tzat (David → Dave, James → Jim, Patricia

→ Pat, Robert → Bob) baizik.