19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Izen ttipiak euskaraz 19

tuak + [ś + i] (bi besterik ez dituzte aipa tzen): Kirk Muller → Mullsie, Tom

Poti → Po tsie.

Horien ezaugarri fonologikoei doakienez, egileek erraten dute (404)

hipokoristikoek ez dituztela inoiz bi silaba baino gehiago, eta kasu gehienetan

aurrenekoak baizik ezin duela bokala eraman. A tzizkiaren karietara, azal tzen

dute (411) lehen silabaren bukaerako segmentu(ar)en menpe dagoela:

«In summary, our analysis shows that the segment or segmen ts that close the

first syllable of a hypocoristic can help predict whether it receives no suffix, a

vocalic suffix, or a consonantal suffix».

Ez dut hemen ingelesaren hipokoristiko sistema osoa goitik behera aztertu

gogo, besteak beste arrunt gai korapila tsua delako, beste hizkun tzetan ere

den bezalakoa, bestalde. Izan ere, eta Wierzbickak erraten duen gisan (1992:

225 eta hurr.), munduko ingeles-hizkera mota guztiak ez dira berdinak, izenen

arloan ere badira aldeak ba tzuetarik besteetara (Dave, kasurako, David-en «aldaera

laburtu estandarra» da Ameriketako ingelesean, baina ez Australiakoan),

eta, bestalde, forma laburtu guztiek eta aldaera a tzizkidun guztiek ez dute balio

bera. Aipatu autoreak dioen moduan, gu txienez sei kategoria bereizi behar dira:

izen oso markatugabeak (Martin, Clare), izen oso markatuak (William, Deborah),

aldaera laburtu markatugabeak (Tom, Pam), aldaera laburtu markatuak

(Ter, Ger, deb, Pen), -ie/-y aldaera markatugabeak (Penny, Debbie, Terry, Jerry)

eta –ie/-y aldaera markatuak (Jimmy, Bobby, Pammy, Ruthie). Gainera, zenbait

kasutan, emazteki eta gizon izenek balio bana dute, eta beraz, kontua gehiago

bihurri tzen da. Ni, lan honetan, bistan da, ezin lot nakioke horiek guztiak aztertzeari

eta horrenbesterekin e tsi beharko.

4.4. Alemana

Itô eta Mester-en arabera (1997) alemaneko «truncation» edo aldaera

laburtuen forma orokorra hau da: izenaren oinarriaren hastapeneko silaba dute,

oinarriko kon tsonante gehigarria eta –i a tzizkia: Gàbriéle → Gábi, Stéfanie →

Stéffi (hemen bikoi tzak aurreko bokala laburra dela besterik ez du adierazten),

Górba tschòw → Górbi, Hónecker → Hónni… Bestalde, «truncata» edo aldaera

laburtuetan «onset» edo silaba-haste konplexuak alde batera uzten direnez

gero, egileek erraten dute –i-dun forma laburtua alemanez posible den silaba

izan behar duela. Gainera, «truncatum»ak oinarritik atera daitekeen silabarik

handiena izan behar du.

Wieseren arabera (2001: 154-155) alemanaren –i hipokoristiko

a tzizkiak (ikus beherago) helburu prosodikoa du, oinarriak azenturik gabeko

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!