19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Izen ttipiak euskaraz 41

trakoa erratea franko arrunta bada ere (ibid., 163-164). Euskarari doakionez,

eguneroko hizkeran «handitasuna» adierazten duen [s] kausi tzen dugu zenbait

aldiz, usaiakoak diren [č] eta [Š]–ren ordez, nolabaiteko hipokoristiko handigarria

sor tzeko, hau daitekeena bada behinik behin: Féliz, Jezúz, Mizél… (Baztan,

Bor tzerriak, Era tsun, Lei tza, Luzaide, Sara… Ikus beherago). Hauek, gainera, ez

dira bart arra tseko kontuak, agertu ere Erdi Aroko dokumentazioan ager tzen

baitira: Micelco d’Arreguipere (Irulegi, 1412-13, CPBN, 111. or.), Miçelco (Or tzaize

aldea, 1412-13, CPBN, 94. or.). Mende bereko Sança izena (Sança de Larrinaga,

Sança de Osynaga, Sança de Yraegui, Oñati, 1489, Zu., 1994, 34, 254, 256 eta

261. or.), garai hartan ohikoa Sancha zela irudi baitu (Sancha de Segura, herri eta

urte berean), hipokoristiko berezi hauen moduko tzat eman liteke apika.

Goizuetako Pa t z ik u edo Arizkungo Ma n t z ik u -ri ku tsu bera har tzen

diet nik, kasu honetan, San(t)za-renean bezalaxe, jatorrizkoa [c] baldin bada ere.

Sinkronikoki, ordea, Pa t x i , Pa t x ik u , Pa n t x it o -ren aldaerak irudi dute horiek,

nolabaiteko balio adierazgarria dutenak. Fr a n t z i sk o -ren eratorrietan ematen du

Menéndez Pidalek (1977: 225-226) «regresión» dei tzen duenaren an tze tsuko

zerbait (Agapito → Agapo eta Margarita → Márgara aipa tzen ditu) gertatu dela,

hein batean behin tzat, alegia, oinarrizko izen horretatik atera diren P r a n t x it o,

Pa n t x it o (eta apika *Pan txiko) hipokoristiko tzat, eratorri tzat sentitu direla, eta,

horren ondorioz, Pa n t x o, Pa t x i eta beste sortu direla. Ez dakit, bestalde, Domingo

→ Ddomingo-ren alderan tzizko aldakun tzarik ez ote dagoen Larrek (2001:

30) aipa tzen duen Damatit izenean, ematen duen bezala Jean-Baptiste-tik atera

bada. Seguru egoteko gizona ezagutu behar nuke eta handia den, edo zakartasunarekin

lot daitekeen ezaugarririk baduen ikusi.

6.4. Hipokoristikoak, izen bereko per tsonen bereizgailu

Euskal hipokoristikoak azter tzean ezin dut aipatu gabe u tzi haurrideak

elkarretarik bereizteko jokatu duten paper garran tzizkoa; izan ere, eta Satrustegik

dioenez (Euskal tzaindia, 2001: 12), orain tsu arte seme-alabei izen bera ezartzea

usaiakoa zen, eta senideen izenak bata besteagandik bereiztea palatalizazioaren,

a tzizkien, edo biak batean ibil tzearen gain geldi tzen zen. Beste bide

ba tzuk despalatalizazioa eta hizkun tza desberdinetako izenak erabil tzea ziren:

Pedro → Pelo, Piarres eta Betti Luzaiden. Izen ofiziala Pedro zen eta erabil tzen

ziren aldaerek Hegoaldeko erroman tze batean –Pelo–, Iparraldeko batean –Piarres–

eta euskaran –Betti– zuten sorburua.

Fuerteventurako gaztelanian familia batean izen bera zuten aita txi,

aita eta semea bereizteko ere ibili izan dira hipokoristikoak: lehenaren izenak

–ito har tzen zuen, bigarrenarenak Ø eta azkenarenak –illo (Juanito, Juan, Juanillo,

erraterako) (Morera, 1991: 216).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!