19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

142 Patxi Salaberri Zaratiegi

ri bakunarekin (-co-). Mi txelenak (1957b: 128) erraten du grafia geminatu horiek

ebakera gogorra adierazten dutela, ez aspiratua, eta b, d eta g ez direla sekula

gemina tzen.

Bähr-en iri tzian (1948: 105) Austin-co izenaren –co a tzizkia zelta da.

Tovar-en irudituan (1954, 1959: 69-80, 1985: 460, 463-464, 466), euskarazko

–ko (–sko, -ska ere bai) –ico-rekin eta –i-ren ordez bestelako bokal tematikoak

dituzten a tzizkiekin loturik dago, eta euskarara Europako mendebalde indoeuropartutik

zabalduko zen. Albertosek (1966: 46) Austinco iberiar baten izena

dela erraten du, baina erroagatik eta a tzizkiagatik indoeuropar antroponimoa

irudi duela (*aues- ‘dir-dir egin’ erroa duena menturaz); a tzizkia ligurra iruditzen

zaio. Ikus, orobat, Palomar Lapesaren lana (1960: 374). Abadiñoko inskripzioko

Iavninco izenaz Tovar (1959: 96-99), Mi txelena (TAV, 2.1.2.) eta Trask

(1995: 74-75) ikus daitezke.

Mi txelenak dioenez (1954: 441-442), Akitaniako idazkunetako –co(n),

-cco(n) berrekailua txikigarriak eta, oro har, hipokoristikoak sor tzen dituen euskarazko

–ko-rekin identifika daiteke. Akitanian Ombecco-n, Laurco-n, Senicco-n

eta bestetan ager tzen da, zenbait aldiz sudurkariaren luzapena duela, zehar kasuetan:

Attaconi(s), Belexconis, Borconis, Haslconis, Halscotarris, Sembecconi…

(ibid., 415-416); ikus orobat Lafon (1959: 9-10) eta Gorro txategi (1984: 134,

147, 159, 177, 261-262). Mi txelenak eta Gorro txategik nabarmen tzen duten bezala,

beti izen maskulinoen lagun ageri da, Andrecconi-n izan ezik; Errenteriakoak

(1954: 429, 442), Akitaniako aipatu a tzizkia eta Erdi Aroko –co bat-bertzat

hartu ondoan, erraten du Onneca, Urraca izenen bukaerako -ca generoaren

mozioa duen –co-ren aldaera besterik ez dela. Beranduago ordea, Eneko / Oneka

pareaz ari dela, eta elkarren arteko harremana baztertu gabe, honela min tzo da

(1969: 52):

«Lo más turbador es acaso el par En(n)eco / On(n)eca, rom. Yennego / Uennega

(Huenega, 471, 1283, Buñuel), difícil de separar, donde la diferencia de terminación,

que podría explicarse con el modelo latino-románico, se complica

con la variación en el vocalismo inicial».

Hubschmiden lanari egindako erreseinan (1969b: 401) erraten du euskarazko

–ko-k (-ka-k) indoeuroperan bete-beteko baliokide tza duela, baina batetor

tze honetaz ez du iri tzia ematen, eta artikulua «bat-etor tzea, halabehar hu tsa

da edo badu motibazio historikoa?» galderarekin buka tzen du. Beranduxeagoko

beste lan batean (1972: 310) deklinabideko –ko-rekin identifika tzen du eta erraten

bizidunekin ezin ager tzearen arrazoia a tzizkiak, haiekin ibil tzen zenean, eratorpen

balioa a txiki tzea edo har tzea izan zela, batez ere balio txikigarria, zein

Akitaniako idazkunetan ongi dokumentaturik baitago.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!