19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Izen ttipiak euskaraz 13

Totu, Tutu; Juan Kruz → Kaku, Maria Antonia → Manttoni → Mantto eta Mari

Paz → Papax-en modukoak sar geni tzake, batez ere, ikusten den bezala, errepikapenez

sortutako izen ttipiak, ardura izen neutrotik ateratako hipokoristikotik

irten direnak. Hirugarren maila batean sailka geni tzake, irudi duenez, familia

giroan eta lagunartean baizik ibil tzen ez diren forma laburtuak, maiz silaba

bakarrekoak direnak, aldakan, usukara, aldaera osoagoa dutenak: Laura → Lali

→ La, Leire → Lele → Le, Lidia → Lili → Li, Maider → Ma, Maite → Maitte

edo Maite txu → Mai. Alemanez ere, Debusek (1988: 37, 41) bil tzen dituen datuetan

ikus daitekeen moduan, badira silaba bakarreko «Kurzformen»: Beatrice

→ Be (eta Bea), Michael → M (sic), Mi eta Mich, Peter → Pe, eta berebat frantsesez

(Plénat, 1982: 88), hizkun tza honetan bi silabako izen ttipiak aise ugariagoak,

eta euskaraz gerta tzen den bezala, finkoagoak izanagatik, «plus stables»,

iker tzaile horren hi tzetan.

Silaba bakarreko hipokoristiko hauek, ematen duen baino ohikoagoak

direlako susmoa dut, baina, familia giroan eta lagunartean ibil tzen direnez gero,

iker tzailearendako ez da erraza horrelakoak aditu eta bil tzea. Debusek (1988: 34)

erraten duen bezala, «vor allem stellt sich aber dem Sammler das Problem, daß es

sich bei dieser Namensorte wegen ihres Privatcharakters um schwer erfahrbare

Benennungen handelt». Arazo metodologikoa dugu aurrean, beraz, aise ezin

konpon daitekeena. Erakusgarri tzat neure kasuaren berri emanen dut, jendearen

ai tzinean biluztea deabrua bazait ere, lanaren eragozpenak argiroago ikus daitezen:

semeek Txap dei tzen didate normalean e txean (Pa t xi → Txapi → Txap), baina

forma hori ez dute inoiz besteren ai tzinean ibil tzen, ho ts, erran dezakegu intimitatera

mugaturik dagoela, ez dela barruko gune horretatik inola ere atera tzen.

Zernahi dela, goi mailako / behe mailako izen ttipien afera honetan,

agirietako testigan tzei doakienez behinik behin, mugak para tzea nekekara dela

uste dut, dokumentazioa ikusirik ani tzetan hipokoristiko hu ts-hu tsak bide zirenak

ere agiri ofizialetan lasai aski azal tzen direnez geroztik: An txiko, An t x ot (e),

Domekato, Elbirato, Estebeko, G a r t x ot , Joanetako, Joangoxe, Katalin txoa, Maiorto,

Malliko, Maritonko, Martiki, Ma txiko(te), Ma txin («Machin de Çalua, clerigo

de las finanzas de los cofres del rey», 1413, Castro, XXX, 116, 57. or. Ez zen beraz,

ikusten den bezala, morroi edo peoi zenbait. Idoatek 1969ko lanean eraku tsi

zuen bezala, hau izan zen euskarazko gutun baten egilea), Ma txingo (Machingo

d ’ O r o t z = Martin de Oroz, Martin de Oro tz), Migeliko, Mi txelko(xe), Nabarko,

O t x ot e k o, Perukot, Peruski(to), Xemerot, Txurdin txo eta abar. Ager tze hau, nolanahi

ere, erran dudan moldean, hipokoristikoek eguneroko bizian zuten indarraren

erakuskari da, nire iri tzian. Hasselrotek dioenez (1957: 24), stock onomastikoaren

bat-bateko pobre tzeak ondorio tzat zenbait a tzizkiren bitartez

erdie tsi izenen kopurua berre tzea izan zuen, honela gizabanakoaren identifikatzea

errazagoa izan zedin. Iker tzaile frankok aipatu dute urri tze hau a tzizki patronimikoaren

erabileraren handi tzearen iturbegi tzat (ikus Salaberri, 2003).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!