19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Izen ttipiak euskaraz 261

(1489), Txartero (1489), Txartin, Txertin (1489, 1502, 1512), Txa txin (1489), Txerran

(1496), Txerraman (1489), Txerun (1489), Txe txona (1489), Txetu (Txeru?,

1524), Txurdin (1489), Txuri, Txurio (1489) eta Txurtin (1489) azal tzen dira,

Orozkon Txomin (1516), Soraluzen Txaria (1481), Zerainen Txurio (1590), Ziortzan

Txana (1411), Txa txu (1508), Txerute (1508), Txope (1507-1510) eta Txosan

(1507-1510).

Mendebaldetik kanpo ere ezaguna izan da eta da [č]-ren erabilera, baina

ez soinu protetiko tzat; bai ordea hi tz hasieran, hi tz barnean eta hi tz bukaeran

Nafarroan, azken bietan Iparraldean. Alderdi honetan G a r t x ot eta Ma t x in azaltzen

dira agirietan eta egun Lauren tx, Mar txalin, Ma r t x e l , Ma r t x e l a eta beste

indarrean dira oraino. Beraz, erran daiteke mendiez beste aldean hipokoristikoak

sor tzeko bide hau ere bizirik egon dela eta oraino hala dagoela. Egia da,

halarik ere, dokumentazioko emai tzak ez direla Hegoaldekoak bezain abera tsak,

baina hemen arazo metodologikoa dago, mendiez haraindiko aise agiri bilduma

gu txiago ibili baititut mugaz honaindikoen aldean.

8.6.1.2. Sabaiaurreko igurzkaria ([š])

Hipokoristikoak egiteko erabili izan diren baliabideen artean, gorago

erran dudan bezala, egun Nafarroan eta segur aski Gipuzkoan ere emankorrena

dena sabaiaurreko igurzkaria ([š]) da, maiz beste erabideren batekin

batera (Baxiliko, Bixi, Kon txixiana, Ixtanix, Oxenton…). Hau aspaldian ere

ezaguna zen; Akitanian ibil tzen zen (ikus Gorro txategiren ekarpenak) eta

Erdi Aroan ohikoa zen: Xemena Axubeliz (Adoain, 1033), Xemen Lopiz de

Elorçe (Zenborain, 1138), Axearico (Orbaizeta, 1366), Guisson Mulatero (Saragueta,

1366), Xemerot de Garro (Gerezieta, 1378); «Guisson, seynor de Beheythie»

(Lapizketa, 1412-13), Choane de Bara tssar (Baiona, 1465). Bilbon sabaiaurreko

igurzkariaren lekukotasun garbi bat bada XV. mendean: Mary

Xoanexco (1464), eta Oñatin beste bat, XVI. mendearen hasieran: Juan Ximon

de Ocumardia (1502) = Juanximo de Ocomardia (1502) = Juan Chimon de

Ocomardia (1512).

8.6.1.3. [s], [c] duten hipokoristikoen banaketa geografikoa

eta an tzinatasuna

Irudi du honelakoak Nafarroako leku guztietan ez direla ibil tzen; Ultzaman,

erraterako, ez dago horrelakorik, eta Sakanan ere ez, nik dakidala, baina

hemen, berriz ere, ain tzat hartu behar da ikerketa a tzeratua dabilela. Erabide

hau aurkitu dudan herririk mendebaldekoena Lei tza da; hemendik hasita Luzaideraino

iristen da, gu txieneko kontuan, bidean Malerreka, Baztan eta, an tza,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!