19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

34 Patxi Salaberri Zaratiegi

4.16. Hausa

Nigerian eta Nigerren min tza tzen den hausa hizkun tzan hipokoristikoak,

ardura, izen laburtuen gain antolatu ohi dira, Newmanen eta Ahmaden

arabera (1992: 161): Aa’ishaatù → Aa’i → Aa’ iloo, Aa’ishaatù → Shatù → Shatùwaa,

Mustàphaa → Mùdde → Mùddeede. Iker tzaileok hizkun tza honetan hipokoristikoak

taxu tzeko dauden aukera ugariak aipa tzen dituzte, denak a tzizkien

bidezkoak, nahiz errepikapena ere (ikus gertakari honi eskain tzen diodan atalean

erraten dudana) ezaguna den, berrekailuaren barnean betiere. Doinuak ere

paper garran tzizkoa joka tzen bide du.

Lehen mota a tzizkiaren barnean errepikapena duena da: Àamadù →

Àamàduudu, Bàlaa → Bàleele (-a(a) bukaera duten izen bakanek -e-z ordezkatzen

dute), Bintú → Bintuutu, Inuu → Inuunu, Màatii → Màatiiti, Yaarò →

Yàarooro… Bigarren motak –(aa)tii a tzizkia du eta LHH (beheko + goiko +

goiko) doinu melodia erregularra; artikuluaren egileek erraten dutenez, berrekailu

hau har tzen duten izenek bukaeran –a dutenak baitira, ezinezkoa da jakitea

a tzizkia –tii den eta azken-aurreko bokalaren luzapena gauzatu den ala –aatii

berrekailuaren ai tzinean garen: Abbà → Àbbaatii, Bàaba → Bàabaatii, Garbà

→ Gàrbaatii, Ummà → Ùmmaatii.

Hirugarren erabidea goiko melodia duen –aloo a tzizkiaren bidezkoa

da. Autoreek diote ez dakitela zergatik ager tzen den, zenbait aldiz, -aa bukaera,

legokiokeen –oo-ren ordainetan, ez eta ere Jummàlaa bezalako batek zergatik

duen HLH doinua, lihoakiokeen H-ren partez. Nolanahi ere, aski ezohikoa da

hipokoristiko mota hau. Hona lekukotasun ba tzuk: Bintà → Bintaloo, Habiibà

→ Habiibaloo, Jummai → Jummaloo eta Jummàlaa, Kànde → Kandalaa, Sandà

→ Sandaloo…

Laugarren antolabidea –lle a tzizkiarekin egindakoa da; kasu honetan

oinarriak bere doinua a txiki tzen du eta halaber goikoa duen berrekailuak: Bàaba

→ Bàaballe, Hajìyaa → Hajìyalle, Kaawi edo Káawu → Kàawulle… Bosgarren

era denetan irregularrena bide den –(a)le berrekailuarekin taxu tzen dena

da: Abbà → Abbàale, Baawà → Baawale, Kàaka → Kàakalè, Uwa → Uwàale…

Honetan ez dago aldez aurretik doinua zein izanen den erraterik, eta hondar-aitzineko

bokalaren luzera lehen bokalarenaren araberakoa da, honen alderantzizkoa:

ai tzineko hori laburra bada, azken-aurrekoa luzea izanen da, eta

i tzulietara. Seigarren modua, bosgarrenaren irudi tsua, –ndi a tzizkia duena da:

Bàaba → Bàabàndi, Kàaka → Kàakàndi, Lawán → Lawandi.

Zazpigarren erabidean, berezko LH (beheko + goiko) doinua duen

–uwaa berrekailua balia tzen da, gehienbat emazteki izenekin: Àudoodo → Àudoodùwaa,

Duudà → Duudùwaa, Kulù → Kulùwaa… Gainerakoak ez bezala,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!