19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

4. Hipokoristikoak halabeharrez

sortuak dira ala arau jakin bA tzuei

jarraikiz? Munduan barnako

lekukotasun bA tzuk

4.1. Gaztelania

Leonek (1980: 56), gaztelaniazko izen ttipien gainean ari dela, erraten

du ba tzuk erregela zenbaiten ondorio tzat jo daitezkeela, baina beste ba tzuk sistemako

arauetatik kanpora sor tzen direla (ikus, baita ere, Lenz, 1935: 222). Armasek

(1974: 195), Guatemalakoez diharduelarik, azal tzen du hipokoristikoen

erakun tzak ez dituela hizkun tza arauak her tsiki jarrai tzen, baina badirela behin

eta berriz errepika tzen diren gertakari ba tzuk, besteak beste ordezkapena (Lucio

→ Lucho, Jorge → Coque), ezabaketa (María del Carmen → Maricarmen) eta

alderan tzizka tzea (Flor de María → Mariflor), lehena beregainki. Boyd-Bowmanek

dio (1955: 337-338) hipokoristikoak nahierara egindako aldaketak ez, baizik

hizkun tza orokorrak dituen ha tsarre fonetikoak bezain erregularrak diren

beste ha tsarre berezi ba tzuen emai tza direla.

Morerak (1991: 207) halabeharreko hipokoristikoak, oinarriko izenarekin

zerikusirik ez dutenak (Nieves → Pichi, adibidez) eta ordezka tzen duten antroponimotik

atera direnak (gehienak) bereizten ditu. Bigarren kasuan erabiderik

usuena azentuaren aurreko zatia ezabatu eta hondarrekoa uztea dela dio: Dámaso

→ Maso, Gonzalo → Zalo, Rosendo → Sendo... Oin-oharrean zenbait aldiz kontrako

antolabidea, izenaren bukaera ezaba tzea ere badela erraten du: Candelaria →

Cande, Gonzalo → Gonza… Honetan, bistan da, azentua ez da erabakigarria izan.

Aurreko beste autore ba tzuek bezala (ikus 7.1.1 atala), «soinu palatalen errepikapena»

nabarmen tzen du (Francisco → Pancho → Chillo, Antonio → Toño, Gregorio →

Goyo, Concepción → Chona…), bai eta o, i bokalen maiztasun handia ere.

Piñerosek (2000) Ameriketako gaztelaniako hipokoristikoen azterketa

egiten du, Morfologia prosodikoaren ikuspuntutik, eta erraten bi mota nagusi

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!