19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

140 Patxi Salaberri Zaratiegi

Mi txelenak (1954: 415) –cin(n) dakusa Akitaniako idazkunetako Bihoscinnis

genitiboan, eta apika Torsteginno-n. Errenteriarrak –cin(n) edo –gin(n),

menturaz, Erdi Aroko Anderquina, Anderguina, Andrequina-n dagokeela ere badio

(ibid., 435). Gorra txategiren irudiz (1984: 128, 165), Erdi Aroko Anderequina-n

dugun a tzizkia –kin(n) da, ho ts, *-nn- geminatu edo fortis-a dukeena, bokal

artean eror tzen ez dena; Akitaniako idazkunei doakienez, Torste-ginn-o ez ezik

Tors-tegi-nn-o ere zatitu daitekeela dio, eta, beraz, azken izen honetan beste

a tzizki bat ere izan genezake. González Ollek (1962: 166) latineko –ina dakusa

Anderquina-n, baina ez du zehazten oinarrian zer izen dagoen.

Iglesiasek (2000: 176-177), –ic erromatarren aurreko okzitaniar

a tzizkia azter tzen ari delarik, erraten du –iccu-tik atera dela (ikus Menéndez

Pidalen iri tzia, –iko sarreran), eta Nafarroan eta Aragoin biziki erabilia dela (-ico

i txurapean, jakina). Asturiasen arrunt adiera afektiboa duten –iquin, iquina (homiquin,

muyeriquina) ere aipa tzen ditu, eta gehi tzen Erdi Aroko Anderguina,

Anderquina, Andrequina-n dugun bera datekeela. Hemen oroitu beharra da Michaëlssonen

arabera (Dauzat, 1988 [1949]: 113, 117) –quin a tzizki hipokoristikoa

flamenkoa zela, flandriarra alegia, Gosquin, Hanequin, Willequin-en modukoetan.

Gure kasuan logikoena Akitaniara jo tzea dela irudi du, ez Asturias

edo Flandriara, denen etorki komuna frogakizun baitago oraino, hagi tz oker ez

banabil.

Lekukotasunak:

– And(e)rekina (And(e)re): Anderquina (759, Ubieto, 1976, 1, 9. or.),

Andrequina (Araba, 1096, ibid.-II, 262, 175. or.), domina Andrequina (1142,

Goñi, 235), Anderquina (Sauvelade, 1178, Gorr., 1984: 128), Anderequina (Caro

Baroja, 1945, 68). Andergina (Val., 950, PS, 26, 48. or.) eta Andrequiña (XV. m.,

LGS, 38) ere bada.

– Joanikin, Janekin (Joane, Juane, *Jane): Janequin de Hiriard (Bai.,

1466, Goih., 1966: 98), «Mariton, Johanon y Johaniquin, hijos naturales de mosen

Leonel» (Iru., 1413, Castro, XXX, 889, 439. or.). 1369an «Hanequin l’alemant»

ageri da (Ruiz, 2004, 2038, 274. or.).

– Marikin (Mari(a)): Mariquin seme (Gerendiain Ul tzama, 1552,

At.p., 1, 123). Honela dio agiriak: «Malliato […] hija que soy de machinto dco.

Mariquin seme defunto». Pen tsa daiteke, halaber, hau Marikiren seme-ren moduko

batetik atera dela.

– Pereskin (Pero-ren aldaera, irudi duenez): «Pero Martines de Malax,

dicho Peresquin», «el mançanal que Peresquin de Malax tiene en lo de Murelaga»

(Malax, 1411, Enr. & Sar., 1986, 22).

– Perukin (Peru). E txalarko Peruquiñena (XVII-XVIII. m.), Peruquiñenea

(XIX-XX. m.), Perukiñénia (egun) oikonimoaren oinarrian dago

(Ap. & Sal.).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!