19.09.2015 Views

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

Onomasticon 26: Izen ttipiak euskaraz - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

12 Patxi Salaberri Zaratiegi

ez da hau leku egokia horretarako; nahi duenak Isaacs (1975), Rosaldo (1984),

Alford (1988), Arno (1994), Rymes (1996), Herbert (1999), Aceto (2002) eta Tai

(2006) ikus di tzake.

3.4. Badea mailarik hipokoristikoetan?

Irudi luke badirela hipokoristiko ba tzuk «goiko» maila iri tsi dutenak, hala

nola Jose txo, Pa txi, Pello, Astarloaren Ma t xin -ez landa, izen ttipien artean badirela

aldeak, denak ez direla maila berekoak. Hau beste hizkun tza ba tzuetan ere gertatu

da; alemana dela eta, erraterako, honela min tzo da Naumann (1976: 2):

«So sind Vornamen wie Fri tz (aus Friedrich), Heinz (aus Heinrich), Lu tz (aus

Ludwig), Hans (aus Johannes), Bernd (aus Bernhard), Kurt (aus Konrad) und

viele andere heute bei uns gebräuliche Vornamen allmählich aus dem nichtoffiziellen

in den offiziellen Namengebrauch hinübergewachsen».

Ikus, orobat, Debus (1988: 28). Nik irudipena dut Ixaxkun eta Pello

maila eta giro banatako hipokoristikoak direla, eta, horregatik, lehena gehienbat

e txera eta lagunartera mugaturik dagoela, Armasek (1974: 196) «intimitatea» deitzen

duena behar duela, eta bigarrena, berriz, jende aurrean lasai ederrean ibil

daitekeela. Wierzbickak 1992ko lanean (225. or. eta hur.) argi bereizten du aldaera

laburtu, arautu eta onartua duten izen ttipien (Benjamin → Ben, William →

Bill, Gillian → Gill) eta holakorik ez dutenen artean (Sebastian → Bas, Cheryl →

Che), izan ere, bata erabili edo bestea erabili, balio pragmatikoa hagi tz desberdina

baita. Hola bada, ingelesez askoz markatuagoa da Sebastian edo Cheryl errateko

Bas edo Che erabil tzea Benjamin adierazteko Ben erabil tzea baino. Shortek (1983:

35) erraten du Ingalaterrako Essexen, mutiko izenetan, silaba bakarreko hipokoristikoak

direla nagusi (Bob eta Rob < Robert, Ed < Edward, Gar < Garry < Gareth,

Ken < Kenneth, Tel < Ter < Terry < Terence), -i akabaila dutenen aldean, hain

zuzen ere bukaera hori daukatenetako ba tzuk (Berney, Danny, Garry, Terry, Tony)

oinarrizko bilakatu eta bokal palatalaren bidezko erabidea galarazten dutelako.

Kanarietako gaztelanian ere badira neutral tze bilakaera hori nozitu duten izenak

(Morera, 1991: 207-208, 215): Chona (< Concepción), Lola (< Dolores), Pancho (<

Francisco), Pepe (< José)…; beste ba tzuk, berriz, hipokoristikoak dira oraino: Chago

(< Santiago), Chichín (< Jesusín < Jesús?), Lele (< Andrés).

Nik susmoa dut gurean ere badela irudi tsuko zerbait, gauza ber-bera ez

den arren, ingelesak eta gaztelaniak han-hemen eta euskarak Euskal Herrian

izan duten eta duten estatusa guztiz desberdina delako, jakina den bezala. Puntu

honetan, apika, hipokoristikoez eta «bir-hipokoristikoez» min tzatu behar genuke,

ho ts, hipokoristikoen hipokoristikoez. Mul tzo honetan, beharbada, Birjinia

→ Biki, Dominika → Domi → Momi, Edurne → Nune; Josune → Totune →

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!